ESTEBAN
Zeinbat eta personak bizi urriñago,
Euren faltak ikusten doguz gitxiago;
Urrin len bizi zan bat, zelan gaur urrean,
Daukadan berba nai dot eiñ bere gañean;
Dalako bera gizon guztiz plantosoa,
Berbari ederra ta prestu antzekoa;
Errazoiak emoten beti bera nausi,
Gizartean gaurdaño dodana ikusi.
Alanbere osoro ezautzen eneban,
Urrin bizi zalako guretik Esteban;
Guztiz nuekan ondreadu eta beargintzat,
Eneukan ezetara bera dan lakotzat;
Baña, bizi dalako gaur gure kalean,
Geure etxetik iru garren dan atean;
Arotz bat izan eta berandu urteten,
Kalera zelan dodan goixetan ikusten;
Amarrak inguruan atzo berberari,
Esan neutsan: «Esteban, oraiñ zara jagi?
Jagiera orreikaz naukazu zurturik,
Zelan bizi zarean Bilbon ez dakit nik».
—Martiñ, nazan bestean enozu ezautzen,
Goixetan legez gabaz enozu zainduten;
Ikusiten banozu noz nazan etxera,
Etorten, gaurko gizon barrien antzera;
Nire jagierakaz zareana zurtu,
Erretiroak eingo zaitue arritu;
Egizu ardureaz zoli pruebea,
Frutatik ezautzen da zer dan arbolea;
Baldin zaintzen banozu gabetan obeto,
Gero esango dozu zer nazan ederto.
—Alantxe da Esteban, gizona eikerak,
Esaten dabe nor dan, ez berba ederrak;
Nik bere len zintzotzat, zu lako bat neukan,
Eta gaur pentsetan dot ustela ete dan.
|