ANDRA BARRITSU BI
Askotan andrai jake deitzen barritsua,
Eurak giza semeai legetxe astua;
Oneik euki leikie izen au ederto,
Baña emakumeak bestea obeto;
Diralako askoren miñak ain zorrotzak,
Alderik alde dabez zulotzen biotzak;
Jostarratzen puntea, zer da bardintzeko?
Andrearen izpia bada bat illteko?
O! ta zenbatek daben alkar laztanduten
Ta alkarrengandik alde eitean salduten!
Egia da ez dira andra danak alan,
Jaungoikoak ona ta obea bestelan;
Baña, zelan ikusi nebazan lengoan,
Alkarrengandik alde eginda beingoan;
Beste lagun banagaz Praiska ta Juakiña,
Azurrik ez daukanaz eiten alegiña;
Juakiñak Praiskarenak, Praiskak Juakiñaren,
Gauzak aomiñean erabilte arren;
Ordu bian etziran beñik beiñ aspertu,
Baña, zutik egoten egiñik nekatu;
Largau zituen bada beste baterako,
Zergaitik larregiak ziran ordurako;
Alan biamonean iturri bidean,
Seiretan asi eta amarrak artean,
Juakiñaren kontuak guzur edo egi,
Praiskak kontau eutsazan Mari Iñaziri;
Oraindiño Juakiñak barriz Praiskarenak
Zelan daukazan utsik esanda laurenak,
Bear ei ditu ondo zortzitxo bat ordu,
Kontetako astiro (eta zelan modu)
Guztiz ederra daukan berbetan miñean,
Itxaroten ei dago astitu artean;
Amaituteko lana joan dan astean,
Antonigaz asia kale kantalean.
Zeñek emon al leike edertzat gauzea,
Lagun on bat legetxe emen laztantzea,
Eta itzuliaz bat bizkarrak alkarri,
Izen ona galtzea batak besteari?
|