ZANTZO BAT
Irurogei urtean etziran ikusi,
Gaztetako lagunak Lorentzo ta Patxi;
Non da San Antonioz Urkiolan aurten,
Uste uste bagarik alkar dabe joten,
Eta dinotsa laster batak besteari:
—Lorentzo, aguratu egin az oso i,
Zertatik buru ori egin jak zuritu?
Edurpean duala ein leikek sinistu.
—Mutill ni zartu banok i ago gazterik,
Oraindiño ullea dok jaio bagarik,
Ta arek urten artean, beti az umea,
Deitu arren jenteak, Patxi agurea;
O! nik izan banaiok ire suertea,
Urteak euki arren nintzoan gaztea,
Zelan egin jaikeat Patxi buruargi
Edurrezko txapel au betiko erantzi?
Ainbeste aguratu ein badok Lorentzo,
Zeñek gorago egin gura dok guk zantzo?
Orduan geratu zan Patxi muturik,
Jenteen barreakaz lotsaz gorriturik;
Eta Lorentzo txaloz eben zeruratu,
Ta aren zantzoak eban Urkiola gortu,
Zelan ikusten dira besteren buruan
Urteak oi dabena egiten munduan!
Nor berenean bere eiten dabe bardin,
Denporeak guztioi oi deusku eragin.
|