www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

GIZON KANPO EDERRA ETXEAN GERRA

 

—Zergaitik bada Txomin diñoe nigaiti,

Nazala gizon on kafietan beti?

—Zergaitik ori daben orrelan esango?

Ejenplo bat jarriko laster deutsut Paulo,

Bisitatik dator ta, doa bizitara;

Andra aberats asko bizi oi da ala,

Kanpoan zelan beti direan ikusten,

Guztizko berba eder ta leunak esaten;

Gaztetatik zergaitik au daben ikasten,

Alako andrak ontzat ditugu eukiten;

Baña, itauntzen bada neskatxen artean,

Ea etxekoandrea ona dan etxean;

Ez dabe danak Paulo, baietz erantzungo,

Dongak dirala batzui deutsezu entzungo;

Etxean ikusiten dalako barrua,

Ikustean bakotxai bere jeniua;

Ondo ezaututeko zein dan zelakua,

Testigutzat nai leuke artu laratsua;

Azala euki arren ederra sagarrak,

Iñoz euki oi dabez biotzean arrak;

Badakit Paulo, zu zer zarean kalean,

Konbidau nozulako sarritan kafean;

Jokuan dozunean samur irabazten,

Dirua bere bardin deustazu emoten;

Baña zu zelakoa zarean etxean,

Andreak esan eustan lengo jai batean;

Dirurik iñoz ez da astean zurra bi,

Dakiala emoten Paulok andreari.

 

aurrekoa hurrengoa