www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

KITU

 

Juantxo soldau zailla zan lanean alperra,

Zeiñ zan gerrara joan alderdi batera;

Matxiñ, bere anaia bera duiñ nagia,

Baña, a bere soldau guztizko zolia.

Bata alde batean, bestea bestean,

Izan ziran kapitan zazpi bat urtean;

Juantxo jende gitxigaz urten ei zan baten,

Matxiñek au jakinik asko ditu artzen;

Pentsetan ebalako erdian artzea,

Eta guarniziñora lotuta ekartea;

Baña ak igarririk Matxiñen asmoa,

Bretxea urraturik ertz batetik eurai;

Deitu ei eutsan laster, anaia koldarra,

Nora ua igesi, ollu ori ala?

Ez al dok batidu nai arerioagaz,

Ibillirik erronkak beti boteagaz?

—Au ez dok koldar eta ollo izatea,

Au dok erretiretan ondo joatea;

Erretirada on bat askozaz gatxago,

Batidu baño dala jakinda ez ago?

Zer egiñ euan bada ik beste batean,

Zuek gitxi gu asko gintzuazenean?

—Euk orain oi duana gitxi gora bera,

Atzea emon eta ankakaz aurrera;

Zergaitik jausi baño zuen eskuetan

Illtea obeto dan bat erretiretan.

—Txotxo euretzat izan ezpazuan txarra,

Zergaitik deitzen deustak ollo ta koldarra?

Aldana egiten jok dagoanak estu,

Ta, zergaitik etxuat nik egingo kitu?

 

Zeiñbatek gura geunke libre guretzako,

Dan gauzea katigu balitz bestentzako!

Baña nor berak legez bear dauz besteak,

Gozau eskubideak emonak legeak.

 

aurrekoa hurrengoa