JULIAN-ARGIÑA
Oraiñ berrogei urte Jualian bizi zan
Bilboko etxe baten lenengo bizitzan;
Argiña izan arren aberats moduan,
Nai ebalako bizi eroso munduan;
Eta zelan zan bera puskat bertsolari,
Alper jokulari ta baita barregarri;
Gañera bakotxari emoten berea
Beti beti izan zan ardura bagea;
Errentak bere danak zelan zituan zor,
Etxe-jaubeak eutsan baten egin gogor,
Esanaz: —ara jakin egizu Jualian,
Enozu ikusiko geiago aurrian.
Ditudalako iya pare bat zapata,
Gitxienez urratu zugana jiraka;
Orregaitik daukadaz tripok irakiten,
Alan bere zuk barre deustazu egiten,
Ez al daukazu lanik aurtengo urtean,
Niri ez pagetako sei illabetean?
—Don Kosme egunero bearrean nabill,
Baña ugazabetan dirurik eztabill;
Aurtengo alogerak ditut kobretako
Kobretean gogoa zorrak pagetako;
Baña zelan ekian au zala guzurra,
(Zergaitik Don Kosme zan zolia ta zurra)
Erantzun eutsan onek: — obe da Julian
Etxe au libretea zuk biar goixian,
Eta baldin egiten badeustazu ori,
Pozik nik parkatuko deutsut zorra zuri,
Ta biok adiskide apartauko gara,
Gizonak itz obeto ezin leike bada.
Etzenduke obeto etxe bat merkea
Billaturik errentak zuzen pagetea?
—Ez Jauna naiago dot kargau errentea,
Ta gaur artean legez emen bizitzea;
Eta berori egin arren asarratu,
Asarrea egingo nik deustsat parkatu;
Ta alkarri parkaturik nik eta berorrek
Etxe merkerik ez dau bear Julianek.
|