www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

BASERRI BATEN TRANPOSO BI

 

                Guzurra esan neban mendian,

                Ni baño lenago zan errian.

                        (Esaera zarra)

 

Baserri bat nik dakit kaletik urrean,

Abia bikoduna tellape batean;

Nun ditudan ezautzen bost urte onetan,

Familia bi bizi dirala euretan,

Zarra ezkerrean ta gaztea eskuman,

Bietatik txarrena ez dakit zeñetan;

Aiñ dira bada asko, bitzuen kontuak,

Zeiñtzuk jarteko bear dira liburuak:

Zelan ez diran barriz, bat bere santuak,

Obe da itxitea lurpean sartuak.

Alan bere gura dot, bat eskribitzea,

Bizi dedin betiko bere gomutea,

Nun nai jakiñik gizon, ze kasta direan,

Besterik ez dagien engañau lurrean;

Bizi direalako beti guzurretan,

Urrin, ur, uri, erri, leku guztietan.

 

Entzun bada gauza bat, gertatua biai,

Ondrarik geitu baña, ez eutsena eurai;

Baldin batak egiña bazan gauza txarra,

Besteak egin eutsan bereala parra;

Errazoiagaz da bat deitzen Txomiñ Tranpa,

Joakin guzur, bestea, biak dauke antza;

 

Ara zelan zan bada, orduko kontua,

Barre legetxe negar eragitekua;

Irakurri dedilla ementxe bestela,

Ipiñi dodalako jazo zan bezela:

Zuzendurik gaztea zarraren etxera,

Asi ei jakon berba leunez esatera.

 

Mesedez gura neuke astoa gaur Txomin,

Errotara bear dot biaje bat egiñ;

Gure asto amea egiñ ei dabe ill,

Astakumea barriz kanpoetan dabill;

Gañera bizkarrean neuk zelan dodan miñ,

Bakizu kargarako zelan enazan duiñ.

 

Poz pozik serbiduko zindukedaz Joakin,

Gure astoa baña, nun dan zeñek jakiñ?

Atzo basoan billa naiz luzaro ekin,

Alperra egitea izan zan alegin,

Ona, emen zeu legez etortirik Krispiñ,

Baña, batorri bere gusto emon eziñ;

Bestelan gure astoak bioen kargakiñ,

Errotarañokoa egingo eban bardiñ;

Eta aulki bategaz lagun bi nik ariñ,

Serbiduko nituan arturik atsegiñ.

 

                    * * *

 

Guzurra zelan artzen erraz dan geienez,

Bizkorrak errendua oi dabena legez;

Txomin bere bertatik zepoan jausi zan,

Uste uste bagarik alako modutan;

Astoa abiaurik kortatik arrantzaz,

Guzurtau zan bertantxe gorriturik lotsaz;

Baña, au da andia, etzan mudau Joakin,

Naiz esetsi bereak andiagoakin;

Ta bere ondorean jardunik umeak,

Ikaratu zituzan auzoko jenteak;

Etxeko danak barriz ipiñi gorturik,

Ordu erdian alkar aditu eziñik;

Izan bere eztarriz, zolia da bera,

Agaitik premioa aurten dau atera;

Ill baga luzaroan baldin bada bizi,

Joakin ez da izango aurrera aiñ gaizki.

 

Baña, zeñek ez dakus orain garbi oso,

Bera ta zelan Txomiñ direan tranposo?

Agirian daukagu dirala aixeri,

Ez bata ez bestea lazurako erbi;

Tellape baterako, o! ze familia!

Bakea gozetako, ai, ze desgrazia!

 

                    * * *

 

Txomin eta Joakiñen kontu aiñ polita,

Albait ondoen orra bertsotan jarrita;

Nai neban ikustea letraz ipiñia,

Askorentzat dalako ispiliu garbia;

Zeinbatek euki arren ugari gauzea,

Bestenaz ez dabe nai aprobetxetea?

Guzurra ta abarra asmaurik zelan bait,

Eraginik sarritan auzokoai gogait?

Alantxe diralako Txomin zinda Joakin,

Eta besterik izan orrelan ez dediñ;

Jakin eragiteko gure Errebistan,

Ejenplugarri edo ikasbide gisan;

Kontu au Krispin kalek igaz esan eustan,

An aurkitu zalako bera ordu atan;

Berak entzun zituzan astoen arrantzak,

Berak irurai artu ardureaz antzak;

Berak ezautu ziur danen garrasiak,

Ziralako beragaz sarri ibilliak;

(Egia da ikusi begiz ez ebezan

Zergaitik zarraturik kortetan egozan),

Baña, entzunagaz bat, personea berban,

Ezagututen ez dau belarriak nor dau?

Ez dago bada emen, dudaren apurrik,

Ak esango ebala bapere guzurrik;

Alan bere formala balitz Krispin Kale,

Ez eban jakin bear gauz au batek bere;

Baña, zorionean da kale zalea,

Ez dabelako jan nai taloaz esnea;

Barii bi batu eta amabi zabaldu,

Brometan beti bera da danbolinteru;

Ai! Komediantea izan balitz Kale,

Atxurlaria baño askotxo zan obe!

 

Alan Txomiñenetik urten ebanean,

Eskuan makilleaz, pipaz ezpanean,

Tretxo bati legetxe eriola keia,

Errira egitean bertatik bidia;

Geratu egin jakon siku eztarria,

Baña, jakiña gaitik nun zan iturria;

Sartu zan ardau ona saltzen zan tabernan,

Eta eun gizon topau egiñ arren bertan;

Abiau zan kontetan guztien aurrean,

Berak daukan grazia ederraz miñean;

Aiñ ondo eiñaz Txomiñ ta Joakiñen plantak,

Ezin eta obeto astoen arrantzak;

Malkoak bota arte, eragiñaz barre,

Naiz da gizon bi itxi, bertan kreitu bage.

 

Ze ederto dagozan esaera zarrak

Jarriak antxiñako euskaldun asabak

Guzurra esan arren gizonak mendian

Bera baño len dala elduten errian.

 

aurrekoa hurrengoa