www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

FORTUNA

 

                Gipuzkoako euskeran

 

Fortuna nola beti dan errukiorra,

Bizidun guztientzat iñoiz ez gogorra;

Orregatik baten zan agertu onera,

Premiadun guztiai gusto ematera;

Ete dei egin zuen: O! premiadunak,

Dituzutenak kejak edo bai utsunak,

Atozte neregana arin, baña arin,

Neregandik guztiok artzeko atsegin;

Naizelako ni gaitzen erremediua,

Nai norentzat zerutik dakart kontentua;

Ez det nik nai negarrez iñor ikustea,

Ezpada bizidunak pozez eukitzea.

 

Fortunaren dei eder au entzundakoan,

Txitak olloagana bezela beingoan;

Inguratu zitzaion jentetza aundia,

Agertze arren danak zuten egarria;

Ta asi zan bakoitzari eskatzen zuana,

Ematen ama baten gisa bereala;

Bertsolariai eman zien etorria,

Mamoak ziradenai buruko argia;

Pobreari nai zuen aña ondasuna,

Zenbat nai gaiztoari ere ontasuna;

Erramu orriz jantzi baita gerrariak,

Poztu zituan berriz txit errukarriak,

Edertasuna eman ziranai itxusi,

Zergatik danak ziran inbidiaz bizi;

Gaixoai osasuna animoa zarrai,

Eman zien eskatzen zutena dan danai

Baña oraindik falta an ziran gizon bi,

Zeintzuk gatik Fortuna aurkitzen zan larri;

Zergatik gizon aiek zutena eskatzen,

Fortuna emateko etzan allegatzen;

Nai zutelako biak bai partidu baten,

Kortietan jarteko diputadu irten.

 

Larri aldi onetan, zer zezaken egin?

Fortunak gizon andi aiñ aberatsakin?

Bizi ziradelako urrezko errekan,

Uger edo igeri euren dirutzetan?

Nekaturik piska bat Fortunak burua,

Eman zien kontseju bete betekua;

Esan zien: gizonak dirua geiegi,

Emanik daukat asko, antzina biori,

Orain zeñek geiago zabaldu al dezan,

Aretxek diputadu bearko du izan.

 

aurrekoa hurrengoa