www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ANTON-DIRU

 

                Nere adiskide abade jaun eta euskera zale dan On Jose Maria Bernaolakoari

 

Anton diru izan zan prantzastean soldau,

Gero bere denpora ardizaiñ emon dau;

Zarrez, zerren larretan, sarri oi zan jausi,

Oraiñ alabeagaz kalean da bizi.

 

Neke geiagorako da begi bakarra,

Gatx ori dauka joan zalako gerrara;

Anton begi biduna prantzesak illtera

Urten arren, sartu zan bategaz etxera;

Baña beste gauza bat beragandu eban,

Zer zan iragartea atzo pensau neban,

Zergaitik Anton diru nor dan jakitea,

Ondo dan gauza dala nire ustea.

 

Egia da kontu au jakula ipuiña,

Ames baten antzera nik neurez egiña,

Alan donoso jarri ezpaneu egingo,

Aurrez irakurlea parka eske nago.

 

                    * * *

 

Zer zan bada Antonen gerrako saria?

Zer ete da aren gauza andik ekarria?

Ekarri ebana zan soldau kapotea,

Neguan berotzeko ona alajea,

Eta izanagaitik antxiña josia,

Zirudian kapote igaz erosia:

Aiñ zan bera oial bat, sendo eta fiña,

Kolorez alegere, guztizko urdiña,

Ta larogei negutan urtean, urtean,

Ekarri arren beti bere bizkarrean,

Aurten norbaitek zelan egiñ deutsan ostu,

Anton aurkituten da atsekabez estu...

 

O! ze triste dabillan, o! ze makurtua!

Sentimentuz darabill lurrean burua,

Abarka baga sarri, alkondara loirik,

Arpegia sekula garbitu bagarik;

Buruan geienetan ez dakar txapelik,

Eunezko praka zarrak, urratuz beterik

Surretarako bere, palta pañelua,

Zintz, eginda daroa albora eskua.

 

An ez dabelako nun, gorde aurkituten

Praka iztarrean dauz atzak igortziten;

Orregaitik soñean darabill koipea

Artu arren orio bagarik saldea.

 

                    * * *

 

Egia da daukala nunbaiten gorderik

Arran bat ontzaurrez guztia beterik;

Baña kapote on bat erosi baño len,

Itxiko leuke beste begia ateraten.

 

Oraindiño geiago iñoz tabernetan,

Ez dakust astegunez, aiñ gitxi jaietan;

Ardaurik ez dan nunbait edaten beretik,

Basokadea oi dau klink iñoz niretik.

 

Ez da barregarria gaur bere kontua,

Burlaz deituten deutse Anton zoratua;

Ezpadeutse biurtzen barrik kapotea,

Sekulako joan zan bere izatea.

 

                    * * *

 

Osterantzean Anton da ganorazkoa,

Kristiñau fededuna, baita debotoa,

Alan bearko zan ta, joan dan Domekan,

Osagillea zelan dakusan elexan,

Konsulta bat artzea jarririk gogoan,

Mezatik urten arte nasai ez egoan.

 

O! ze meza ederra izan zan benetan!

Oberik ez dot entzun aspaldi onetan,

Zelako kantariak! zelako soñoak!

Zeru bat zirudian niretzat koruak;

Baña Antonenentzako inpernu bizia,

Astiro joialako musikan guztia.

 

Beste gauza bat bere da esatekoa,

Sermolaria zelan zan puntarengoa;

Aitatzeko duiñ dira ak dituan doiak,

Iragarteko ondo euskeraz sermoiak.

 

Ikaragarria zan aren etorria,

Zerutik nik uste dot eukala grazia,

Kodizia ze txarra dan eban azaldu,

Zeñek egiten daben Anton beti galdu;

Oiturau esan eban zala aiñ zitala,

Eta kentzeko barriz erraza etzala,

 

«Zarrago ta txarrago dirala zekenak»

Oneek dirala berba jakitun danenak.

Baña Antonek mezan zelan sermoetan

Pentsamentua eukan josirik konsultan,

Pagu ederra emon beutsan mezeari

Ez eutsan txarragoa emon sermoiari.

 

                    * * *

 

Noz edo noz eldu zan, nai eban ordua,

Pasau zan Santusa, ta bai, Komoniñua,

Eta Ite missa est entzunaz batera,

Anton arrapataka doa eleixpera;

Nun osagilleari egiñik itxaron,

Urten zanean berbaz laster asi jakon.

 

—Osagilla On Juan, zer bear dot egiñ?

Kapote bagarik gaur otzak nauka kikill;

Ostu egin deuste ta, kanpoan banabill,

Nai ta ez bearko dot negu onetan ill.

 

—Ekatzu bada, Anton, ekatzu eskua,

Lenengo bear deutsut nik artu pultsua,

Errazoia daukazu; dozu aiñ ikara;

Eneban sinistuko aiñ txar zengozala;

Baña ez ikaratu, ez billdurtu Anton,

Len bere nire gauzak ez eutsun egiñ on?

Sangria bat ederra zendulako artu

Etziñean orduan bertatik osatu?

 

—Bai, Jauna, alantxe da, eskerrak berorri,

Osasuna ekarri eustalako niri;

Baña besotik sangrau oraiñ egiñ arren,

Egingo naz jaubetu ni kapotearen?

 

—Bai, zelan bere Anton, ez euki dudarik

Obeago batena egingo zaitut nik,

Sangretan bazaitudaz, baña ez besotik,

Ezpada ango ordez, gaur patrikaratik,

Andik ateraten dan odolagaz dendan,

Zuretzat kapote bat emongo dabe an;

Eta zelan iraungo deutsun eun urtean,

Biziko zara berak dirauan artean.

 

—Ondo da ori jauna, o! ze konsultea!

Baña oraindik nai dot obeto artzea,

Zenbat kapote ori kostako ete da?

 

—Ontza bat urre Anton, gitxi gora bera.

 

—Ai ene galdua da gaur nire arrana,

Neure ontzurre gorri berreun daukazana,

Ene elstikoa eta bardin prakak,

Dira itsuak eta diru-toki bagak;

Eta arrana sangrau baña len On Juan,

Obeko dot mundutik negu onetan juan.

 

Zenbat zekenek daben Antonen antzera,

Galtzen izen ona ta, osasuna bera,

Eta txarrago dana askok arimea,

Diruagaitik dana, o! ze lastimea!

 

aurrekoa hurrengoa