ILLETEA
Bedeinkatua izan dedilla, o! Jaun andia!
Zure eskuak nasaituten,
Nabelako gaur itxaropena bialduagaz,
Penau deustala gozatuten.
Zeñbat geiago nik dodan Jauna, zugan pentsetan
Añbat urrintzen jat mundua!
Eta arimau lurrean bizi ez balitz legez,
Zeruruntz daukat aldatua!
An billatuten ditut liburu baten legetxe,
Zure egintzak miragarri,
Bat irakurten asi orduko geratuten naz
Zur eta arri eginda ni!
Zelan ez dot nik egan emendik oraiñgo baña
Alako erri betikora?
Nondik daukadan arima maite naben bat deika,
Aldamenera noakola?
Berak igexi eustanik ona neure ondotik,
Ezin bete jat utsunea;
Urte bi datoz neure esposa ill jatala ta,
Bizirik daukat gomutea!
Bere gorputza datzan toki ixill ta mutu onek
Onaratu nau nai ta nai ez;
Aidez dabillan egazti triste egarritua,
Pozu gelditxo batek legez.
Eta emendik erdibiturik nire biotzak
Iñoz ez lako zotiñakaz;
Kantetan ditu atsekabezko bertso samurrak,
Bustirik negar malkoakaz.
Orri leidunai Eguzkiaren begiak jota,
Badeutse negar gaur erazo;
Damuak niri iturritxo bi begietatik
Ateratea, da millagro?
Ze millagro da beste alderdi danak itxita
Ipar aldera bai orratza?
Jausten dan legez, zuzendu arren nire biotz au
Emaztearen obirantza?
Nardietako arri libreak bilin bolaka
Ez dira jausten arrokara?
Nire biotz au bere lurretik aldendu nairik
Ez dator zulo onetara?
Ontzi ausia urpera legez natorrenean
Emaztearen tokitxora,
Nire arimak egan daiala aren arimak
Daukan abia zerukora.
Ez dabelako Eriotzeak an aginduten,
Oi daben legez lur onetan,
Bizi dedin an, emen ain laztan ebanaz nasi,
Danoen Jauna alabetan.
|