|
GURE AITA SANTU XIIIEN LEONI
Erroman bagillaren 9an
aurten artu daben sentimentuaren aringarritzat
Lorea jaiotzen danean
Sasipe gordean umill,
Ikusgei gozo bat Zeruak
Niretzat oi dabe egiñ.
Ederra bere jat erexten
Laño bat doiala goian,
Eguzki begiak badabe
Artuten parean beian.
Txorien kantuak entzuten
Mendian ditudaz gogoz,
Aixe me bigunak jo eta
Orrien berbeta gozoz.
Erreka soñuen zale naz,
Basauntzak poztuten ditu,
Beltxargai atsegin emonta
Aratai bertara deitu.
Alargun jarri dan usoak
Damuzko urruak jota,
Biotzik zaillenai eragin
Oi deutsez malkoak bota.
Eta nik entzuten ditudaz
Ai, urru tristeak eltzen!
Biotz au urratu egin da
Deustenak mindurik isten!
Norenak ta nondik oraño
Datorkuz aiñ urru miñak?
Eskatzen laguntza gugana,
Eskatzen gaur bertso giñak.
Lireau artuta banoa,
Poztzeko gogoaz bera,
Baña gaur negarrak joteko
Eldu da bakarrik era.
Banoa dalako sotilla,
Usoan dan gisan berez,
Banoa zerren dan guraso,
Munduan nausia legez.
O! Leon Agura santua,
Krsitiñau arimen Aita,
Banator, banator zugana,
Arindu gurarik gatxa.
Alargun bat legez zakustaz,
Inguruz lagunik baga,
Zorra da niretzat Aitari
Lagundu daiodan ala.
Bakit zer nai dozun, o Jauna!
Zer dodan zer egin bear,
Malkoak isuri geratu
Artean begiok igar.
Erroma zugaitik oi bada
Errien burutzat jarten,
Ume zurtz badozu itxiten,
Ez daki zer doian galtzen.
Illetak gaur dozuz oi Aita,
Daukazun penea bere,
Bardiñik bagea dalako,
Nok ondo azaldu daike?
Obeto biziko zarean
Lekutxo batera zuaz,
Erroman atsegiñ garririk
Iñondik ez dozu zugaz.
Erroma gaur ez da zuretzat
Barrua poztzeko diña,
Erroma gaur jatzu garratza
Erroma gaur jatzu miña.
Erroman oi dozu zizpiru,
Or egun eta gau negar,
Erroman, ai, arri biziak,
Zerura oi dabe dedar.
Erroman errege aulkian
Bidez zu zinean jarten,
Burlatzat Erromak Barrabas
Koroiaz gaur deutsu jazten.
Ikusi au eta egodun
Galaiak, nun zare gorde?
Aiseak gartuta garrokaz
Errekak ein baga erre?
Nun zare aideko armadak
Gu jarri bagarik dar dar?
Tximistak besook lotuta
Dozue gaur egon bear?
Nun zara? nun zara Sodoma
Kiskaldu zenduan Jauna?
Nun zara gaur egin bagarik
Orduan zenduan lana?
Baña, nok, o Leon andia
Daukazun naibage tzarra,
Kentzeko billatu, nok leike
Pozgei bat jatzuna parra?
Nik beintzat poz pozik egingo
Neuke bai, al dodan dana,
Naiz emon eguna neketan,
Naiz latza irago gaba.
Ogirik zein urik, zein ezer,
Probau ez, zein egin barau,
Zein galdu ditudan ondasun,
Zein galdu osasun danau.
Naiz erre naiela garretan,
Naiz zurrau, naiz untzez josi,
Naiz bakez, naiz gerraz edo noz,
Zur-alde gura dot bizi.
Zugaitik edo noz mundu au
Prest nago dagidan itxi,
Iya alan zerutik pozen bat
Zuretzat albadait jatsi.
Nai neuke nik gastau nazan au,
Zugaitik desegin nik nai,
Nai neuke okerrak onduta,
Zugandu daitezan gaur bai.
Edo bai, izate guztia
Asarre jarriko balitz,
Itsuok argitu daitezan;
Gaixuok dongaro dabiltz.
Bildurtu daitezan betiko
Kantari guztiak ixi:
Txoriak emendik aurrera
Muturik zaiteze bizi.
Bildurtu daitezan betiko
Azkatu bekigu lur au;
Izarrak gabetan begiok
Osoro eizuez tapau.
Bildurtu daitezan betiko
Eguna biurtu linbo:
Goixetan Eguzki zolia
Ez al az esnatu eingo.
Zezenak, otsoak, legoiak,
Gaiztoai burrukan ekiñ;
Faraon gordiñak Israel,
Ezpadau librau nai egiñ.
|
|