JUAN ERREN
Erromeriara beiñ niñoala oñez,
Zentimo txiki bana pobreai emonez,
Juan Erren urten jatan mutiko bat legez
Ai, ene zer jazo jat! esanda negarrez;
Eta itandu neutsan: — Juan Erren gaixua,
Zer dozu matrallara jasorik eskua?
Erantzun eustan: — galdu dot txakur nausia,
Eta begietatik asi jat euria;
Eta zelan ez dodan pañelotzo bat nik,
Eskuaz emen nabill sikatu eziñik.
—Eutsi txakur nausia, galdu aren laiña;
Negarrik ez dau bear gizonak eiñ baña...
Etxera nendorrela erromeriatik,
Barriro urten jatan goixeko lekutik;
Orduan bere zelan erautsan negarrez
Esan neutsan beingoan baña irri barrez:
—Geiago etzengian zuk egin negarrik
Ez deutsudaz len emon amar zentimo nik?
—Jauna, egia diño, eta parkatu bei,
Galdua topau baneu, ai, neukazan ogei!;
Ta ogei zentimogaz erosi ardaoa
Eingo neban; ogia, dot bada naikoa...
Arek nai ebana zan beste bat nengion
Goisean neutsan legez arrasteian emon.
Gizonak euki arren jateko laiñ ogi,
Beste gauzaren baten, nor ez da egarri?
Esan nei erratuko dodan bildur arren,
Mundu guzia dala orretan Juan Erren.
|