www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

SEME ON BAT

 

Praisko otzara-giña zan seme bat ona,

Bere guraso zarrak maite ebazana;

Ama ill eta aitaz zanean geratu,

Denpora gitxi barru egin zan ezkondu,

Baña, aurrera bere bizitza barrian,

Gazteak zarraz ziran bizi armonian;

Itzal andi bat artzen eutsela berari,

Jaten emonik ondo, jantziagaz garbi.

 

Baña, zelan oi diran emen gora berak,

Orregaitik bardiñak ez dira denporak;

Zorigaiztoan sortu egin zan gerrea,

Zorigatx guztietan bardiñik bagea;

Eta bear guztiak orduan amaitu

Zirealako Praisko egin zan larritu;

Jatorduan sei lagun batzen ziran beti,

Aita, bera, andrea, iru seme txiki,

Eta zelan ez eukan irabaz-biderik,

Praisko ipinten eban onexek tristerik;

Au ikustean bere aita zan estutzen,

Egunik egunera baita joian galtzen;

Eta semeak eban laster erabagi

Topetea leku bat obea berari.

Euki agian antxe falta baga zer jan,

Zerren gosea zek ill etxean ez eukan.

 

Arturik damuz bada astelen batean,

Goixetik aita zarra bere bizkarrean,

Abiau zan bidean ospitalerantza,

Bere biotzarentzat naiz izan garratza;

Gañera zelan bizi ziran baserrian,

Erritik apartetxo egoan tokian.

Atseden bearrean Praisko zan aurkitu,

T'arrizko zubi baten zirean gelditu,

Non aita zarrak eutsan kontau semeari,

Gertaldi bat bardiña jazoa berari;

Esanaz: «neure seme, gaur berrogei urte

Dira egin nebala beste orrenbeste,

Zuk ni legez nekarren aita bizkarrean,

Zeu legez nekau nintzan ni bere bidean,

Eta petril onetan giñan bere jarri,

Azkenegoko berbak egiñaz alkarri;

Emen neban nik aita azkenez laztandu,

Emen ak egin eustan barrutik zizipuru,

Emen bota zituzan errekaz negarrak,

Etxataz bere aztu ak emen esanank:

Ospitalera bera nik eroatea,

Izan zan egun atan bizia kentzea,

Urrengo egunean egin zan lurpetu,

Lenengo arratsean zalako amaitu...».

 

Au entzutean Praisko ulleak zutitu,

Eta arri egiñik oso zan gelditu;

Eta jarri zanean bere konortean,

Aita zarra arturik laster bizkarrean,

Berealaxe eban etxera biurtu,

Berari ez ekion kontu au gertatu;

Andik gero luzaro aita bizi arren,

Topau eutsan zer jana an, or, edo emen;

Azkenez besoetan ill jakon etxean,

Larogeta amabi eukazan urtean;

Eta Praisko egin zan bera bere zartu,

Iru semeak ondo eginda lagundu.

Zeintzuk barriz gaur dira aiñ ederto bizi,

Eurak ditugu bada errian nagusi;

Lenengoa abade, bigarrena juez,

Gazteena alkate danen borondatez.

 

Zeure gurasoakaz zer dozun egiten,

Pagu bardin bardiñak deutsu itxaroten.

 

aurrekoa hurrengoa