|
ASTOA TA TXARRIA
Astoak eziñ iruntsi eban
Txarri gizen baten ona,
Bere artean tripak janagaz
Esaten joian onela:
—«Lanik baperez lo eta jolas,
Zukoa naikoa janda,
Zorioneko mundu onetan
Bera legez bizi dana,
Niretzat barriz makillakadak,
Arree ta ostikadea;
Lastoa jaki ta eroateko,
Sendor aundi eskergea,
Alan negarrez doiala aurrera,
Dantzu txarri irrintzea,
Begiraturik aldamenera
Illten dabille tristea».
Atzera diño asto ez gitxi jakiñak,
Onetara badatoz gero atsegiñak,
Betoz makillakadak naiz izan samiñak.
|
|