SU-GIZONA TA TXAKURRA
Su-gizon batek eukan txakur bat,
Ez ebana besterik egiten,
Ezpada jan ta jolas,
Ardurarik ez artu ezegaz.
Jagiten zan jaterako maira,
Pozkeri ta labankeriaz,
Joaten zala nagusiagana.
Palagu ta loseinkok,
Etziran bestetarako,
Azurrak ez eze mamiñak bere
Beraganduteko.
Dirautsa nausiak baten:
Bajakiat deitu baga atorrela jaten,
Sutegian sekula ez aut ikusten
Mallu zaratak ez due lorik galtzen,
Nire agiñ otsak barriz abe iratzarriten.
Kanpora alper jale ori ortik
Bazterretan ik esatea ondo ezjirudik
Nausi leloak artzen abela
Konde bat bezela.
Txakurrak orduan dirautso:
«Konde bat zer da geiago?
Alperrik bizitzeko jaiota ez nago?
Ez jaio inor asto, txakur baño».
Konde jauna kanpora-kanpora,
Ikusi egik beste etxeetan
Ea zelan aben tratetan.
Joan zan batera serbietan,
Nun euki eben gau ta egun jagola ateetan;
Beste etxe baten jarri eben itsu-aurreko,
Urrengoan sarturik tornu baten,
Okelea erretako jirak emoten,
Jaterik ez dabela itxaroten.
Ezagutu eban orduan astuentzat bakarrik
Ez dala lana,
Txakurrentzat bere bai, ona ezpada
Ugazaba.
|