www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ANTON ZOLI

 

—Anton, erruki zaitut, ai, ondo bazenki,

Zuregaitik zeinbatek gaur diñoan gaizki,

Juana ill da, alargun geratu ziñala,

Diñoe oraindiño illa bi eztala;

Eta zoazalako biar ezkontzera,

Bota gura zaitue oso ezkerrera;

Enozu ni ikusten iya lau urtean,

Alargun, ta alargun illteko ustean?

 

—Martin, guztiz errez da iñor juzgetea,

Alan balitza ori ondo egitea,

Bakotxak berak daki norberaren barri,

Iragarri ez arren batek auzoari;

Zuri, ezpadatortzu ondo ezkontzea,

Niretzat ondo dator zure abarkea?

Zauri andiarentzat enplastu txikia,

Ez datorrela ondo au ez ta egia?

Badakit barritsuak, ez gitxik auzoan,

Derautsela nigaitik gaur modu gaiztoan,

Bearra eragiten azur bageari

Laguntzera ezpajat bere bat etorri;

Badakit esamesak geienez ezkontzak,

Sortuten dituela baita eriotzak,

Iraun baneu alargun beste urte bian,

Mutu egongo ziran miñ txarrak errian?

Mai batek, zeinbat anka Martin bear ditu?

 

—Gitxien gitxienaz bai beiñik beiñ iru,

Neuk daukat koskortxo bat, ta da biribilla,

Iru anka zabalez aulkitzat egiña.

 

—Gurekoak baña, lau bear ditu Martiñ,

Lau aldedun dalako zutik egon dediñ,

Eta zelan dituan orain bakarrik bi,

Beste bi ipintera beartuten naz ni;

Baldin, egingo baleust betiko lurra jo,

Barritsuak leuskide zutik ipiñiko?

Lagundu bearrean, da ikusten dana,

Ni legez geratuak jausiten dirala;

Iñoren ardurea pago adarrean

Dagoala, esan zan nozbait nonbaitean,

Eta esan zalako egi au egoki,

Euskera dan artean egingo da bizi;

Martin, ura joanda egiten presea,

Ez dakizu alperrik dala asitea?

Agaitik urak iges eiñ baño lenago,

Presea egitea deritxat obago;

Kokotzat daukat bada trokara menditik,

Jausten dana auzoko barriketak gaitik;

Eta besteren miña mutu eukitea

Benturaz ez al da iñok al leiken gauzea?

 

—Anton, nik baño dozu zuk buru obea,

Bakotxari bai, emon bekio berea;

Ez dira bardin nire ta zure geixoa,

Zurea da nigandik alde andikoa;

Nik daukat umetxo bat, aita ta ama biak,

Zuk daukazuz bost ume guztiak txikiak,

Gañera guk daukagu etxalde ederra,

Eta zelan zarean zu barriz maizterra,

Zetarikoa daben gizonak zauria,

Atarikoa bear dau osagarria;

Ezin eta obeto agaitik Antoni,

Anton deituten deutse ta ganera Zoli.

 

aurrekoa hurrengoa