www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

ASTARLOA ASKO JAKIÑARI ALABANTZAK

 

                Saritua izan zan Durangon 1886an

 

                Sinismen osorikan ezin artu oni,

                Euskera ezagutzen ez debanak ongi,

                Baña autortuko da gogoz eta garbi,

                Bera ikasitzera nai debanak jarri.

                        (Iztuetak Gipuzkoako kondairaren 10en planan)

 

Ezin kantau nei ezelanbere

Astarloarik ill zala,

Ezpada txiki begitandurik

Mundu au itxi ebala;

Osterantzean odeiez gora

Begiratuten dodala

Zelan dakust an eder ederrik

Aingeru baten erara,

Izarrik izar iges egiñaz

Usobat dirudiala?

 

Nire bular au isiotzen deust

Berak alako modutan,

Adimentu au argitasunez

Ainbesteraño betetan;

Orren sarturik zerren daukadan

Astarloa nik burutan,

Enaz aurkitu zoro bat legez

Sekula modu onetan,

Gogoa ezin dodalako gaur

Ipini beste lekutan.

 

Bere gorputza lo euki arren

Eriotzeak besuan;

Suberte ori daukagulako

Jaiotakuok soruan;

Aren izena, zeiñ obik baña

Ezkutau daike barruan?

Eriotzea badabilkio

Ikaraturik albuan,

Izen argi au bizi dalako

Ill-ezgarrien munduan.

 

Agaitik kantau daioguzan gaur

Garaitzak Astarloari,

Paradisuan sortutakotzat

Euskera daukan Jaunari,

Eta sinisten deutsadalako

Bene benetan berari,

Gura neuskioz jo alabantzak

Euskeldun eguzkiari,

Ene eretxiz iñoz Illargi

Izango etxakunari.

 

Erdue bada gipuzkoatar

Menditar maite maiteak,

Erdue Araba zelaietako

Euskera zale zaliak,

Pirineo ta Ebro artetik

Erdue napar anaiak,

Erdue bere Bidasoatik

Beste aldeko aidiak,

Zuek eta guk garealako

Aita Tubalen semiak.

 

Zuen biotzak taupa bai taupa

Ez aldeutzue egiten?

Durangoruntza urreratzeko

Ez deutzue gaur esaten?

Ene anaiak otallu baten

Ingurura arin guazen,

Ots egitera Astarloaren

Izena galdu ez daiten,

Oin aulki baten deutzagula gaur

Irudi on bat jarriten.

 

Ekarrizuez al dituzuen

Lurrungei usaintzuenak,

Ekarrizuez aztu-bagarik

Palmarik dotoreenak,

Ekarrizuez ereñotzezko

Arorik albait onenak,

Baita bertsorik euskera gogoz

Ondoen moldatuenak

Eskiñiteko Astarloari

Doerik eregienak.

 

Jo, jo soñuak pozen, pozagaz

Orain musika zaleak,

Jo euskeldunen aire politak

Zortziko alegereak;

Jo soñu orrek direalako

Bakar bakarrik gureak,

Direalako gure Amari

Jaio jakozan umeak,

Erbestekoen soñuetatik

Izpirik artu bageak.

 

Etxapleruak bota aidera

Igo dagien zerura,

Gure kantuak jaso daiezan

Paulo dagoan tronura,

Eta begira zelan jausiten

Jakuzan lorak sorura;

Zuri gorriak, urdiñ oriak,

Ta argiak izar modura,

Bere irudi miragarria

Dagoan aulki ingurura.

 

Zelako gauza arrigarriak

Daukaguzan gaur Durangon?

Ikusitera etorri baga

Eneban gura nik egon,

Ene anaiak, alabau bada

Gizon andiren bat iñon,

Bear deutzaguz alabantz asko

Guk bere Paulori emon,

Etxakolako oraiñ artean

Zor geuntzan legez jaramon.

 

Jainko fama zabaltzaillea,

Etzaitez jardun orren ur,

Zoaz lurraren kabuetara

Joizu Nordea, joizu Sur,

Eguzkiaren ondoren gero

Zabiltz zoli ta zabiltz zur,

Mundu danari egiñaz jira

Atzera zakidaz biur,

Ereindakoan Astarloaren

Otsa tronpetaz ur ta lur.

 

Esan egizu Paulo gureak

Probau ta itxi ebala,

Izkuntzetatik antxinakoen

Zelan dan gure Euskera,

Esan egizu errazoiagaz,

Deituten jakola zarra,

Esan egizu onik aurrera

Deitzeko beroni Ama,

Leku urriñetan zitualako

Nozbaiten umeak laga.

 

Esan egizu Euskeraz dala

Asia zein da Asiria,

Irlanda legez Olanda berdin,

Dala euskera garbia,

Afrikan eta Europan bere

Badala euskal-sustraia,

Paulo andiak dirauskun legez

Barriz España guria,

Duda bagarik dago euskeldun

Izenez bete betia.

 

Esan egizu beroni arren

Emon daitzela gloria,

Larramendi ta errok zegaitik

Dauken erdia jarria,

Irurak andi badira bere

Au dala aiñ miragarria,

Dariolako iturri bati

Legetxe jakituria,

Agaitik eban jaso zerura

Euskera miragarria.

 

Irakurri bei bestelan nai nok

Euskeldun apologia,

Baita lenengo berbetearen

Gañeko errazoi-aldia,

An topauko dau zolia danak

Paulo ikastun andia,

An topauko dau aren buruak

Zelan dan arrigarria,

Zeñi ezin nik ipiñi neion

Noraño daukan neurria.

 

An ezagutu leike edonok,

Ez dala iñor ikusten,

Euskerearen susterrak ziatz

Pauloren gisan astertzen

Gure jakitun danetatik bat

Onegaz ez da bardintzen

Au da ain gora euren artetik

Bere buruaz urteten,

Pirineoak dituen legez

Gure mendiok apaltzen.

 

O! gizon andi eta illezkor

Durangon jaio ziñana!

Milla zazpireun berrogei eta

Amabiko urtea zala,

Paregabako Paulo azkarra

Euskaldunetan zu zara,

Jaio ziñandik eunda ogeta

Amairu urte dirala,

Kantau gurarik gloria zuri

Ni bere nator zugana.

 

Gloria zuri, o eleisgizon

Birtutez argi argia!

Gloria zuri fede jagola

Arima guztiz zalia!

Gloria zuri, euskeldun danen

Maisu ta irakaslia!

Gloria gabaz ziñana egoten

Goiz arte iratzarria!

Liburuetan zendualako

Biotza josi-josia.

 

Ai albaneizu emon gloria

Dagotzun legez guraiña!

Ai baneuka nik bizkorrago ta

Zoliagoa mingaiña!

Baña, ezin dot enazalako

Bertsolaritzat egiña.

Ezin dot ezin geiago añ naz

Kantari oso txikina

Jaso zaitzala zurrago batek

O! Paulo asko jakiña!

 

            * * *

 

Jaso zaitzala zurrago batek

Nik baño taiu obian,

Ez dalako bat zu duiñ zolirik

Euskal zaleen artian.

Jaso zaitzala azkoz gorago

Zuri dagotzun aiñian,

Jaso zaitzala, jaso bai, jaso

Merezi dozun neurrian,

Jarririk paulo Astarloako

Euskaldun danen gaiñian.

 

aurrekoa hurrengoa