www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

MARTIN-ILLARGI ETA MARTA-MIMIMI

 

                Aizeriari joan arren ullea,

                Antza berea.

                        (Esaera zarra)

 

Martin-Illargi gizon illun ez noblea,

Burua baña argi eukan agurea;

Berrogei urterako zalako kalbotu,

Bizar zuri utsagaz egin da geratu,

Orregaitik andia zan bere famea,

Zalako gizakasta bardiñik bagea,

Agiñik bat ez eukan, begiak ezkelak,

Belarrietan ulle luzeak urtenak,

Ezpanak me sartuak biak barrunrantza,

Alboz euken igitai agoaren antza;

Au gaitik asten bazan, zer edo zer jaten,

Okotz ta surpunteak eutsen alkar joten;

Bizakrra tontorduna biribil ederra,

Gorputza okertuten eutsana aurrera,

Egia da nik zarra ezagutu neban,

Larogei urtez bera eukiko ez eban,

Ordurako eukazan buru ta besuak,

Loka, ikaraz, eta ankak astundunak;

Zergaitik ez dakien urteak parkatzen,

Eta bai, bakotxari berea emoten.

 

Sasoi artan gu zelan giñean gazteak,

Atso-agurai burla, egiten zaleak,

Zenbat aldiz kalean denpora pasatzen,

Genduan Martiñegaz, ta eskolea galtzen,

Zeñbat arñeketa, eragiten geuntsan,

Berak eukan falten bat deituten bageuntsan;

Kantoi batetik batek ots einda Illargi,

Eta asiten bazan jarraituten ari,

Besteak Buruloka, atzetik esaten,

Beutsan, burua laster eban biurtuten;

Tolietan genduan zezen baten gisan,

Ez mutiko zuzenak bagiña gu izan.

 

Ez da bada txantxea, baldresa zan oso,

Eta etzana jantzi sekula donoso,

Baita zelakoa zan bere oituretan,

Gura dot berba egiñ puska bat danetan;

Asi gaitezen bada irakurten emen,

Amaituko dot gero azkena nonbaiten.

 

Martin, meza nausitan, baita bezperetan,

Arpegi zikiñagaz nekusan jaietan,

Bizarra kentzen beban illean birritan,

Geienez izango zan, ez beintzat sarritan,

Txamarrea bekarren domeketakoa,

Alkondarea loia, astegunekoa;

Jairik andienetan bere bai, abarkak,

Bein bakarrik erosi ebazan zapatak,

Prakak ekarzan barriz iya beti batzuk,

Etzituzan eukiko guztira irutzuk,

Kolore bi bakarrik, neutsazan ikusten,

Zelakoak zirean etxataz aztuten,

Batzuk zirean pelpa, ta besteak mauna,

Urteak eukezanak berrogeta amarna,

Ezkongei zan denporan zirean josiak,

Txamarrak aiten aitak lenengo jantziak,

Da esatea Martiñ, eneban ganoraz,

Ikusi nik jantzita, beiñ bere soñeraz,

Ez eban azagutu sekula Lotsea,

Maitetzen ebalako larregi Poltsea.

 

Beraz esan daikegu, etzala pobrea,

Bazan bere seme ta, alaba bagea,

Tratuetan nok eban asko irabazi,

Esanda guzur asko, eta egi gitxi;

Aiñ zan tranposoa ze, eban engañauko,

Deabrua berbera etorri ballako,

Idi, bei, zezen, zekor, ta txakaliñ aurten,

Urrengoan txarridun, bardiñ zan agertzen,

Gero beor, beoka, txiko, zaldiakaz,

Mula, mando, mandako, ta asto ostuakaz;

Baita ardi, auntz, ari, aker armatuak,

Legez ekarzan ollo, zeinda ollaskuak;

Zeinzuk zireanean, auzoan artuak,

Zarratu oi zituzan bertatik tratuak;

Salduten Barrabasak maliziaz urriñ,

Zituan lapurretan ebazanak egiñ.

A baño oberen bat, Kartzeletan bada,

Illgo zan onezkero arratoiak janda!

 

Martiñ prueba danak, zan egiñikoa,

Etzan bere denporan burutik mankoa;

Eragiña askori bai, gogotik negar;

Orretarako zoli egiñ eban bear;

Ganau paltadun asko nundik nora saldu,

Onaren prezioa ze modutan artu;

Gorputzez bazan bere baldres ta traskilla,

Ziriak sartzen beti izan zan abilla;

Engañetan ikasi aiñ eban ederto,

Lanean baño artan ekian obeto;

Diru txarretan zeñbat, emon eban barriz,

Jaungoikoak bakarrik zireanak dakiz;

Beti nondik ostuko bizi zan lurrean,

Ez dakit zelan bizi gaur oi dan bestean;

Jaritxiko al eban bai, parkaziñoa,

Osterantzean etzan arentzat zerua.

Oneik baziran bere kanpoko kontuak,

Zelan ete zirean etxe barrukuak?

 

Ezkondu eta laster, jarri zan poltseru,

Andreaz ebalako konfiantza galdu;

Oso zan berekorra, temoso pestea,

Ez bapere obea bere emaztea,

Zalako atso zimel, baltz, igar, mailtsiña,

Begi gorri, guzurti, prestuez, zikiña;

Noren miña, zan beti, meia ta zorrotza,

Zeñegazko abarka eztena da motza;

Obeto esateko, bazan benetan bat,

Errian kontetan zan txarretan txarrentzat;

Alakoxea zan bai, atso maletea,

Trago baten edana ardau azunbrea;

Au agirian eta gañera ixillik,

Zenbat irunsten eban ez dakit ziur nik:

Bakit moskor galantak ebazala artzen,

Atarako artoa non ta zelan saltzen,

Laborea ugari egiñ arren batu,

Gabon ingururako oi eban ondatu.

 

Orra Martiñ ta Martak eroien bizitza,

Umore on bat baga gerra baten gisa,

Arek gastau nai gitxi, ta asko aurratu,

Onek dana bestera, tripan gura sartu;

Batau bazan katua, bestea txakurra,

Ango bizimodua, aiñ zan ze makurra,

Zalako azkenean indarra nagusi,

Martiñek errazoia euki zeiñ ez euki,

Ogeitxo bat makilla, ainbeste urtean,

Gitxienez eutsazan, bringau bizkarrean,

Pagaurik beti ondo Martaren saietsak,

Asten zireanean ezetz, ta baietzak.

Bai, zartada bategaz laster saiestxo bi,

Beiñ eutsazan ausi ta, beste beiñ biterdi,

Gañera egiñiko tontor-baltzituak,

Zelan ez daukadazan, zeatz adituak,

Erratu ez dagidan, gura dot ixilldu,

Guzurraz ez daiodan, nik kreiturik galdu,

Ai! Ango laratzuak, berbetan baleki,

Ak bai, esango leukez kontuok ederki!

 

Baña Martiñ legetxe, zeiñ Marta kalbotu,

Jeniorik etxaken bapere obetu,

Zeinbat eta zarrago joiazan txarrago,

Bestelan gertaerau, entzun baño ez dago;

Nori gogoak emon artu burduntzia,

Tau sartuta galduko eutsala begia,

Agura berenoak bere andreari,

Irurogeta amar urtetxodunari?

Gabon-apari baten, txakur eta katu,

Abiaurik nai ez da, alkarri parkatu?

O! baña arritzeko jakun gauzea da,

Oraiñ iru berbatan esango dodana,

Begi gorri bategaz naiz Marta geratu,

Suerte barriagaz jarri zan kontentu,

Pentsetan ebalako Martiñ ondu zala,

Edo mundutik laster bestera joiala.

 

Ondo, ondo, eun dukat Martiñ-Illargiri,

Kosta jako begi bat galdutea niri;

Jardun bei kalboari arrabioz azka,

Tiraka ekiteko ullerik ez dauka;

Alperrik dabill baña, burua urratzen,

Medikuak ez duutsa iñori parkatzen,

Bisitak amaika ta, bost duro bakotxa,

Martiñ-Illargirentzat sumau da mingotxa;

Ez al dago andrea tratau baño gaizki?

Egur bagarik jaunak, kastigetan daki;

Alan badoa barriz, sentimentuz garbi.

Martiñ egingo da ta, Marta libre jarri,

Orduan iragoko ditudaz Gabonak,

Edanaz ardau gozo, kafe eta erronak;

Ez Martiñ-Illargigaz legez ardau baga,

Porru ta gaztañakaz metalura edanda;

Zelan jarriko ete zan, agura dollorra,

Benturaz artu baneu, ardauaz moskorra?

Apari pobreagaz kejeteagaitik,

Ipiñi baninduan tuerta bertatik?

Illgo al da agura, baldres ta trkua!

Bizkarraz ganbelua, belarriz astua,

Nok irago bear dauz Gabon ta Pazkoak,

Beti guk iragoten ditugun lakoak?

Nik gura dodana da, urtean bein Gabon,

Errazoia dan legez, pasau eiñaz bonbon,

Sabelari eginda, nai dabena emon,

Martiñ-Illargi barriz, dedilla or konpon.

 

Onelantxe ekarren Martak bere miña,

Martiñentzat ez gozo, eta bai samiña;

Nok, nun edo nun laster, kontu au jakiñik,

Joatean gau baten, etxera suturik,

Diñotsa: «orra Marta, berreun dukat garbi

Eta pagau bertatik, mediku jaunari».

—Zoratuta al zatoz, zer diñostazu zer?

Kontuak ateraten Martiñ dozuz oker.

Zergaitik birritan eun, nai deutsazuz eman?

Ez dakizu eun dukat, baño zelan ez dan?

Ez daukazu gomutan paperean garbi,

Medikuak bere eskuz zelan eban jarri?

Eta zeuk bere sumau zenduan kontua,

Ala iñozentetu gaur jatzu burua?

—Enaz iñozentetu atso me sorgiña,

Zuk aña zentzun badot, aiñ txarra ez miña,

Eun dukat da kontua bai, Marta-Mimimi;

Baña zuk zelan euki dituzun begi bi,

Urrengo Gabonetan seguru atzera,

Aserratuko gara eta bigarrena

Iñolabere zelan, deutsudan galduko,

Ardurea kentzea nai dot ordurako.

 

Ai esakune zarrak, dira geienean,

Jarri leitekezanak fedeaz urrean,

Joan arren aizeri zarrari ullea,

Baña aizeri antza ak beti berea.

 

aurrekoa hurrengoa