www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

BERNARDO ETA ERROLDANEN ARTEKO JAZARRA

 

                Balbuena jaunak erderaz egiña

 

Jetuliako mendiska arteetan oi da legoia,

Ardi taldetan naikoa illda nekaturik,

Asiten bere bularra eta erpe miñ zorrotz

Odoleztuak miñagaz isten garbiturik;

Dragoeren bat, baña badator urreratzera,

Illteka eukan ardia bertan largaturik,

Abietan da laster beragaz zeñ azpiratu,

Zarden jarrita griña luzeak astindurik.

 

Modu berean biotz andiko españatarra,

Anglante Jauna begiztetean etorkala,

Onen arma leun eta argien dizdizetara

Suak artuta urteten jako bereala;

Mindurik oso bere lekusu galdu zanagaz,

Naiz da prantzesen Martek irudi nausi zala,

Bestea bere biotz azkorraz aurkezten jako,

Zergaitik uste eban goituko ez ebala.

 

Baña prantzesak lenago diño bular sutsuaz:

«O españatar mundua apurtzen abillkuna,

Nok eta zeñek aterako au nire eskutik,

Naiz ik agertu orren arrorik altasuna?

Ill bear aut, ill, gaur neure eskuz jaditxi daidan

I bengetea edo len neukan goitasuna,

Ik emoniko nabagearen ordaiñ ederra

Etxatalako billatutea gauza astuna».

 

Auxe esanda dragoetzar bi diran erara,

Marteren kanpo edo zeian deutse ekiten

Pozoi zitala agoetatik darioela,

Zugatz sutuen irakin otsa dala entzuten;

Eskamadunak, itxaso munak, baita goiunak,

Dira negarrez sentimentutan abiatuten,

Eta ondartza erreak dira atx arriakaz

Ostendu, estaldu, desagertuta, ezkutauten.

 

Deragoioe, badiardue, baderautse, bai,

Zauriz, eratziz, eta ebagiz odolduak,

Aur ta atzeraka, beso luzaka, ezpatadaka,

Osotasuna galtzen dabela galtzairuak;

Jarrai jazarran, jarrite arren jargoi jagian,

Naiz sarri jarri, jarkien jarkiz jausituak,

Jarein bagarik jarduten dabe jardunen jarduz,

Jadisteraño austea arnes ta ezkuduak.

 

Alako baten Orlandok emon eutsan bat ona,

Leongoari esku biakaz ezkuduan,

Burdiñ ez motzak, mee miñ zorrotzak gordiñ mingotzak,

Inkau bagarik ez eutsan itxi ikutuan;

Nun gorri gorri biurtu jakon kotamallea;

Godu odolaz rosikleraren antz moduan,

Beingo batean alderik alde eutsalako egin

Ebagitzar bat ezpateagaz jot orduan.

 

Au ikustean ezin geiago ixiotuta,

Kendu bearrez Erroldaneri bizitzea,

Nor bazan bere besoz indartsu iñor ez legez,

Eregiten dau baita Bernardok ezpatea;

Eta bularra jagi jagirik ipiñi eta

Ain modutan, ze bialtzen deutsa kinkin meea

Zeñek bertantxe itxiko eban erdibiturik

Enkantuduna izan ezpaleu biserea.

 

Mendiak laster erantzun eben jotorriakaz,

Kobetan bere arri biziai jake entzuten,

Eta kaskoak igarteraño jote aregaz

Ber birtute gordeak ditu erakusten;

Baña Erroldanen armak len beti biziran bere

Ausiezkor ta zallentzat nun nai ezaututen,

Sekula baño bigun, samur ta baratuago,

Egun onetan beñik beñ dira agertuten.

 

Zerren kukutsa Bernardok kendu eutsan kaskotik,

Zerren sorbaldan zauri bat egin errimea,

Nun Erroldanek lenengo aldiz isuri eban,

Bere gerretan orduan odol tantakea;

Nun ta gañera ikusitean bere bururan,

Sekula izan ez eban lako suertea,

Golpeak baño sentimentuak geiago eutsan

Galdu erazo zentzuna eta konortea.

 

Begiak geldi jarri jakozan, ulleak zuzen,

Odol, izardi larriz egoan izoztua,

Bere lenkusu illdakoaren sunbill illuna

Agertu eta laster jarri zan bizkortua;

Baita abiau erretuago barrien barri,

Itxi al beian Bernardo bertan saritua,

Eun ta milla aldiz luzatu eutsan galtzirua ta,

Mirariz legez etzan geratu amaitua.

 

Pabeseak bai, ikusten ziran jausten edo nun,

Gerrari biak ebela egiten egiñala,

Erruz burruka, txit murruztuta, alkar galduka,

Zeñ azpiratu, nok gaña artu, ebiltzala;

Eta zaldirik zelan ez eben ondo zuzentzen,

Nai zan lekutik euren gogo ta aukerara,

Besoz alkarri eldu eutsen ta bien burlarak,

Egin zirean estu estuka, malla malla.

 

Zaldiak bertan jausten dira bai, lurra jo arte,

Baita gañetik besteak bere salto, danba,

Baita, baita bai, oñez ekiten irakiñago,

Artu ta emoka, nor jota bota, dibli dabla;

Estutu ziran esetsiteko estutuago,

Ondreak eutsen betetan biai une zana,

Zerren ondrea galtze ez arren eragiñ eutsen,

Ago zorrotzai al zaneraño al zan dana.

 

Baña Bernardo prantzesak zauri bat egin eta

Ipiñi eban sorbalda baten desarmauta,

Iturri gisan txirrioz jausten jakon odolak,

Isten ebala lurra guztia gorrituta;

Illtera nai nok esango eban joiala, baña

Oraindik bere ekiten deutsa bizbiztuta,

Eta Erroldan bernardok bota laster eban ta,

Aratinik bai, aurkietan da zelaituta.

 

Lekurik bere emon bagarik ezetarako

Esku biakaz gora daroa mee luzea,

Eta buruko kasko leunera zuzentzen jako

Aidez dakarren indar andi ta errimea;

Ausiten deutsa zartada onek zelada eta

Inguruetan dantzue ots añ eskergea,

Kondea ez eban otsak otzitu osoro baña

Galdu erazo eutsan oso bai konortea.

 

Errukiturik largau nai eban bizitzeagaz,

Baña sunbill bat dakus aidean itz bagea,

Bere lenkusu ill zana zala gogoraturik

Gogortu jakon ostera bere arimea;

Eta dirautsa: «ez dok beugatz au naikoa, baña

Gura joat bai, al dodan aña bengetea

Lapur kruela, ill adi emen neure eskutik,

Zerren biziaz merezidu dok pagetea».

 

Eta azkenez eregiten dau besoa gora,

Eta epaiki ertz biziduna jaurtigiten,

Buruko kasko ta bekokia biak lau zati

Eginda deutsaz golpe bategaz ipiniten;

Erroldan illik an geratu zan; baña izena

Ezillkortuta beti betiko da gelditzen,

Bere arimak ux egin eutsan; baña gorputza

Bernardok dakus bere oñetan eroriten.

 

aurrekoa hurrengoa