www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. Josť Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

TOMAS DEABRU

 

Markes baten usoa zergaitik ill eban,

Tomas Deabru eben bein sartu karzelan;

Multea pagetako zelan zentimorik

Ez eukan, jarri eben kirrilloz loturik;

Gañera zelan bota eutsen kastigua,

Zan zortzi aste oso an egitekua;

Iruntsi ezin eta esan eta esan,

Gau ta egun erautsan beti bere kautan:

Ez ete da sekula munduan parkatu,

Gizonak egin arren ainbeste pekatu?

Uso ziztrin bat gaitik lau ormen artian

Eukitea al dator ondo errazoian?

Egunik egunera joiala sututen,

Tomas asi zan barriz biraoak botaten;

Markes, Juez, Alkate, kartzela zaiñari,

Al eban beste korotz jaurtirik danari;

Baita zelan ikusten daben goix batean,

Txoritxo bat kaiolan aurreko etxean,

Ari bere diñotsa: «Txotxo i arbolan

Agoala jirurik eta ez kaiolan,

Zelan ik kantetan dok or egonik preso,

Ni banok aurkietan tripak jaten oso?».

 

—«Tomas, erru bagarik kaiolan nago ni,

Ta baldin banakusu poz pozik kantari,

Jakizu zergaitik dan beinola basuan,

Zure tiroak bete egin eninduan,

Eta tiratutea orduan katigu,

Ondo baño obeto zala badakizu

Oraiñ zu lako gizon txarretatik libre

Nagoalako bizi gaur naz alegere,

Bildurrik eza baño, zer dago oberik?

Bakeaz bardintzeko non da ondasunik?

Tomas, zuk bizi bear zenduke kantetan,

Dozulako multea kartzelaz pagetan;

Eta tripatzarrori dubarik betetan,

Iya gitxienetik sei aste onetan,

Baña, neu izan banintz epai emollea,

Seguru biurtuklo eutsuen samea;

Zeuk orrenbeste maite badozu bizia,

Jaungoikoak egiña ez al da txoria?

 

Legeai ez deutsanak makurtzen burua,

Askotan izango dau ankan kirrillua;

Obeditzen ikasi zergaitik ez eban

Tomas sarri egon zan gaiztoen kaiolan.

 

aurrekoa hurrengoa