Katolikoen eskoletako santu laguntzaileari
Zer dogu zer bildurtu, lur au laño baltz batzuk
Gizaldi txar onetan illundua gaitik,
Izar batek baditu bere argitasunaz
Desagertu egiñgo guztiak mundutik?
Izan on nor jakun, iragarri nai neuke,
Zergaitik orañdiño beraren jaiotza,
Dalako illunari eguzkiak legetxe
Larri ta estu jarten deutsana biotza.
Eundaka urteak sei irago bitartean,
Ekatxak, ai! sarritan egin arren sortu,
Gaur gomutetan dogun eguzki argiari,
Arpegirik ezteutse orañdiño loitu.
Gau eta egun beti biziro agiri dan
Gar on kantuakaz gizonak alaban,
Lenago eben legez gaur bere bardiñ bardiñ,
Bere jaiotza pozez gura dabe ondrau.
Alperrik aixe txarrak aterako dituez
Aldaben guztietan odei aldrak kontra,
Tomasen bekokitik jaiotako tximistak
Zeñek ipiñi baña osoro itota?
Txerren baltz gau zaleak guzurra ta abarra
Ereiñ bei gura badau Egia ilteko;
Tomasen errañuzko saetak ikutzean
Bide billa asten da iges egiteko.
Betoz orrexe gaitik jakitunak ereñotz
Orriakaz burua egitera jantzi,
Zerren jakiturak koroi on zor deutsan
Beti garaipenagaz urten dan Tomasi.
Betoz niretzat bere edurra dirudien
Lora, azuzena ta larrosa zuriak,
Dontzel ildakoari apañtzeko egoki
Duiñ jakozan legetxe buru ta lokiak.
Betoz zeruetako arpadun egodunak,
Betoz soñu jotzalla guztiak lurrera,
Akiñoko eguzki illuntzen eztanari
Korro egiñda soñu ederrak jotera.
Bekart aren arteko soñularien batek,
Niri bere lira bat aldanik leunena;
Danoen soñuakaz eldu dediñ aixetan
Munduko ertzetara Tomasen izena.
Zeñek leukaken bear lako doe ederra,
Alabau daigun ondo gizon añ andia!
Jasorik zeruraño zalako aragizko
Añgeru bat munduan txito zurgarria.
Baña, zelan ni lako kantari labur batek
Zelan Tomasi jaso zor jakon gloria?
Noren burutik jaio ziran argi errekai
Ezpanaz iñor bere jarteko neurria?
Baña, nik kantauko dot Egiaren zaleak
Zelan daben izar au beti billatuko,
Tomasegan daukela argizko iturri bat,
Zeñek deutsezan laster lañoak kenduko
|