Asti-orduetako bertsozko lanak Felipe Arrese Beitia 1902 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Asti-orduetako bertsozko lanak, Felipe Arres ta Beitia. José Astuy-ren moldiztegia, 1902.
Mona bat
Intxaur arbolara igon eban
Jatera ale bat moneak,
Agiñak sartu moskolari ta
Latza zalako jaurtiak;
Beste ainbeste egiñ oi dabe
Eroso bizi zaliak,
Edo zer bear neke eretxirik
Laster izten dau nagiak.