 |
Itsu argi bat
—Olloa ill dozu ta
Zer egin dozu Juan?
Ain txarra ziñeanik
Sinisten eneban.
—Ez aldakizu, Txomin
Bizitza guztian
Zelan nekez nabillan
Bakarrik eskian?
Eta txakurrak bere
Askoren antzean
Zelan ez daben gura
Pobrerik atean?
Alan zuenak bere
Aginka deust ekin,
Eta makilleagaz
Nairik us eragin,
Txakurra jo nai eta
Jo badot ollua
Errurik bat ez eukan
Egazti gaisua,
Itsuak egitea
Au al da mirari,
Argiak okerrago
Oi badabe sarri?
—Argiak okerrago
Zelan egiñ oi dau?
—Onai txarren errua
Eraginda pagau.
—Zeiñek esango dau Juan
Eztala argia,
Begi baga ikusten
Ak badau egia.
|
 |