 |
Kopak
Aguratu bagarik
Paulo, zuk ill bear,
Ai! Julik bearko dau
Egin gogoz negar.
—Jaio nintzala dira
Irurogei urte,
Ez alda bizitea
Naikoa, On Jose?
—Baña, ainbeste kopa
Ezpazendu edan,
Larogei urtekoa
Paulo illgo ziñan.
—Olaa! Jaioko nintzan
Orduan lenago?
—Jaio ez, gaur biziko
Ziñean geiago.
|
 |