 |
Karidadeko aizpa bati
Turunta otsak gerra soñuaz
Biotzak ditu goibeltzen,
Mendi gañeko sutunpak berriz
Dardaraz lurra ipintzen;
Turmoi antzeko dunbots artetik
Bonba danean irtetzen,
Jende aundia arkitutzen dan
Erdian bada erortzen,
Lertzen danean bere pusketak
Nola diraden banatzen,
O! zeiñbat gizon duen zauritzen,
Zeiñbat illotzik lagatzen.
Otso ta legoi biurturikan,
Jasarran dabiltz anaiak,
Diruditela elkarrentzako
Txakur, katu, ta etsaiak,
Dierri baten jaioa gatik,
An sortutako ezbaiak,
Amorratutzen nola dituen
Ipiñi beren erraiak,
Alde bitara jarririk baten
Len lagun ziran galaiak,
Oraiñ dabiltzaz odolez loitzen
Mendiak, nola zelaiak.
Ango garraxi eta añenak
Biotza erdibitzean,
Karidadeko aizpa iñola
Eziñ egonik etxean;
Zauritu egiñ diranetara
Dijoa beiñgo batean,
Gaixotegia bertan utzita
Gudan premia sortzean,
Lagundutzera gizagaixoai
Aingeru baten antzean,
Dadukalako Karidadea,
Fedearekin nastean.
Bere burua belo zuriaz
Duela oso estaltzen,
Illen aurrean zeruetara
Begiak ditu goratzen;
Aien animak gatik gloria
Biotz beroaz eskatzen,
Biraoka eta gaizki esaka
Miñez danari sututzen,
Itz santuakin eraman ona
Artutzera du pizkortzen,
Baita Jaunaren amore arren
Penen artean ixilltzen.
Bai, gazte guri oraindik zala
Ostikopetu mundua,
Egin zuenda, baita esleitu
Barruko bizilekua;
Ospital edo gaixotegian
Berez zekarren gogua,
Igarotzeko bizitza dana
Gobernatutzen mintsua,
Bai gorputzean, baita animan,
Arkitzen bazan gaixua,
Lagundurikan sendatzen biak
O! zer lanbide santua!
Zeiñbat erida kirats ta usai
Txar zituztenak botatzen,
Beren oietan zeuden mintsuai
Ziezten gozoz kuratzen;
Baña gaur dabil guda tokian
Arriskuetan da sartzen,
Bere bizitza besten on arren
Duela oso eskaintzen,
Eta ala ere, erituari
Ongi badio laguntzen,
Orretxek dio bere biotza
Eziñ geiago poztutzen.
Ara non daukan amak bezela
Arturik beso artean,
Dierriaren martire zaill bat
Asnasa bukatutzean;
Balak millaka erori arren
Albo, aurre ta atzean,
Ez du nai utzi bakarrik illtzen,
Alako zorigaitzean,
Botoa oso gordetze arren
Uts gabe bete betean,
Zeiñ egiñ zuen abitu ura
Profesatzeko jaztean.
O! emakume, aingeru baten
Pare zerana munduan,
Iñork badauka lekurik nere
Biotzean zeiñ goguan
Zuk dezu eta, zeren zoratzen
Nazun alako moduan,
Aro eder bat jantzi nai nizun
Ejorik nere kantuan,
Baña, laburra nola ni naizen
Etorki ta adimentuan,
Argiagoren batek bearko
Dizu iniñi buruan.
|
 |