Jaioterriari
Lenago jente askoko neure jaioterria,
Basamortua dirudizu,
Sortaldetik ta sartalderaño agintaria
Ziñana, orain, zer zara zu?
Errukarriro, malkoak jausten jatxuz lurrera,
Mundu guztiko erregiña,
Ez al datortzu iñortxo bere leortutera?
Ai! au naigabe, o! ze miña!
Eriotzeak soñeko baltzez jantzi zinduan,
Arerioa jatzun poztu,
Bere egarria jakon zagozan dasanparuan
Ikusiagaz desagertu.
Ill jatzun gerra zale gaztia, erri maitea,
Ill betiko zar itzaltsua,
Ain zan zorrotza bendatzalleen galtzairu mea,
Jarri zinduzan mutildua.
Ikus-dazue mundu guztiko bizilariak,
Ain egoera neketsua,
Nogaz bardindu lekidaz nire larri aldiak,
Zeñegaz jarri neurritua?
Miñaren miñaz, semeai deika bere besoak
Españak ditu zabalduten,
Lagundutera joanagaitik seme zintzoak,
Saldurik dira aurkituten.
Jaioterria, nun dozuz artu ezin zirean
Arako torre indartsuak?
Nun dozuz nausi ziran ezpatak beti pelean?
Nun dozuz amant bioztsuak?
Gaurko semeen bekokietan atsekabea,
Eskribidurik da ikusten;
Euren begien lurrerantzako erabiltea,
Damua dago autortuten.
Eundaka ziran España, baten zure umantak,
Zorioneko jo aldia!
Bildurra artzen eutsuen erri arrotz galantak,
Ikustean zu ain andia.
Libanon zelan zedroak daukan buru jagia,
Zuk bere zeunkan eregia,
Odei oskarrak izutzen daben legez umia,
Zure itza zan justuria.
Baña gaur zagoz arri baldres bat basamortuan
Legez osoro basterturik,
Erru bagea aldarrai sarri oi dan taiuan,
Zakustaz gia bat bagarik.
Dakustaz bere estaltzen zure edertasunak,
Ondarrez eta bedarragaz,
Dakust bildurtu lenago sarri egin jatzunak,
Txalo deutsula egin burlaz.
Errezki ulle kopet ederrok arras atera
O! neskatillak daikezuez!
Arpak arturik zatorkidaze lagundutera
Illen soñuak jo eizuez.
Gure etxeetatik urrin bai, urrin gaur Jaun maitea,
Negar egiñaz gagoz danok.
Zeñek arindu leike Españak daukan penea,
Bere negarrak leortu, nok?
|