 |
Erretxiñolari
Kantau egizu erretxiñola
Bakartadean
Errama gallur berde berdean,
Zarealako txori guztien
Zu erregea
Ondo kantetan paregabea;
Kantau egizu zoragarrizko
Txorrotxioa,
Eztia baiño gozoagoa,
Berarizkoa,
Naigabez eta atsakabetan
Aurkitzen dana,
Poztzen dalako, zuregaz bada;
Aztu erazo eidazuz niri
Ditudan miñak,
Zorigatx dongak garratz egiñak,
Guztiz gordiñak;
Eta zu zara euroentzako
Aringarria,
Txori kantari guztiz andia;
Bai, entzutean orretariko
Zure kantuak,
Dirudienak guztiz goikoak,
Gloriakoak,
Igo gura deust lurretik aruntz
Gora goruntza,
Izarretatik bere aruntza;
Zu ikusteak orren kantari
Eder lurrean,
Ainbeste gizon dongen artean,
Aleginean,
Eurai atsegiñ emon gurarik
Or illargitan,
Gabez sarritan,
Diñot samurrik Jaungoikoa da
Zure Egillea;
Altasunagaz bete betea,
Ta borondatez neurri bagea,
Itxaso gisan bere epea,
Dakust benetan dala eskergea;
Ta bere etxea
Zetarikoa izango ete da
Kantariakaz,
Lurrean bada gizon dongakaz,
Ain oparoa, esku zabaldun,
Eta prestua?
O! Jaungoikoa!
Zer izango da zure Zerua?
Eta alan bere gizon astua.
Fede bakua,
Eleixearen arerioa,
Dirudiala lau oñekua,
Balitza legez lur utsezkua
Dala barro sortua,
Dabill loituten biraoka
Zure izen bai guztiz santua,
O! zer mundua
Gaur ain galdua!
Dirudi dala iya linbua
Eta itz gaiztoz okerragua,
Toki askotan gaur infernua;
Jesus dontsua,
Zure Biotz on, eztia baño
Gozoagoa,
Gaur darabille oiñperatua,
Egia da bai zu zareala
Bidolts mansua,
Eroateko ixillik arren
Iraun gaiztua
* * *
Erretxiñola biotzekua
Jasoizu gora zure kantua,
Eta alabau egizu beti
Zuk Jaungoikua
Eta lotsatu gizon sastua,
Dirudiana eskuz ta agoz
Demoniua.
|
 |