Bedeinkatu Jaunaren izena
Illuntasun artetik sortu eguzkia
Jaunak ebanean, ta ezarri begia;
Diñotsa ikusirik ain zala argia:
Bizidunen izango zara pozgarria.
Lurrari bialduko deutsazu argia,
Baña argi bat dana berotu garria;
Bizkorturik beragaz izate guztia,
Mundua izan dedin gizonen tokia.
Ugari egin eban baita egaztia,
Eta euren artean bat larratxoria;
Zeñi eregi eutsan ain ondra andia,
Egitean esango dodan itzaldia.
Igoizu gora gora, beian itxi lurra,
Eldu bekidaz zure soñuak zerura;
Zure txorrotxioak nik entzun gustura
Daidazan, jo egizuz udan zeiñbat gura.
Loretan larrosea bere egitean,
Diñotse ipiñirik begien aurrean;
Orren usain ederra zuri sometean,
Maite izango zara gizonen artean.
Azkenez egin eban gauzarik onena,
Beraren irudira, zeiñ dan bai gizona;
Eta oni diñotsa: beti zure lana
Izango da ni maite ta ondran bearra.
Alan dirautsa beti eguzkiak zintzo,
Bere egikizuna beteagaz txito;
Larrosatxoak barriz bere usain gozo
Gozoa zabalduten, ez dau guretzako?
Bardin larratxoriak kantuen artean,
Jauna alabetan dau igoaz aidean;
Eta gizonak geien ondrau bearrean
Bere izen Santua, darabil saspean?
|