Goiseko izarrari
Gaba badoiala esan gura deustazu,
Sort-aldean urten zarean izarra,
Illunez bidean ibilten nazanean,
Pozgarri eder bat niretzako zara.
Eguzkiak aurrez, bialduten etzaitu
Egun usañagaz gu poztu gaitean?
Zuk, ez diñozkuzu arpegi aiñ zuriaz:
Ortxe bera dator nire ondorean?
Grana eta urre-gorrizko kortiñakaz,
Ikusiten zaitut txukun orniduta;
Zeruko doatsu eder bat dirudizu,
Odeizko jargoian galanto jarrita.
Gogoratuten jat aiñ goix zu jagitean,
Norena zarean iduri bizia;
Dirudizulako beste egun senti bat,
Arako gois izar onen dan Maria.
|