 |
Errelijioso gazte baten agurra, bere erri eta ama maiteai
Agur Euskal-erriko
Lur beti berdiak,
Agur o! mendi eder
Aiñ alegeriak,
Agur atx txuntxur polit
Iturriz betiak
Agur kerizpe gozo,
Erreka biziak,
Mundu barrira oraiñ
Obedientziak
Naroa onduteko
An pekatariak!
Fraille nik egiteko
Urten nebanian
Agur bat egin neban
Samurra etxian,
Geiago ez dot ama
Ikusi aurrian,
Baña gomutetan jat
Goixian-goixian,
Eskatzeko Jesusi
Meza esatian,
Bizi dedilla ondo,
Baita ill bakian!
Bizi zaitez, bai, ama
Euskaldun lurrian,
Euskaldun oitura ta
Euskaldun legian,
Euskal-errira atzera
Eltzen nazanian
Billatuko al zaitut
Osasun onian,
Baña agur orduraño,
Agur bitartian,
Agur... ama, zaroat
Biotz biotzian!
|
 |