 |
Bakea
Lurrean ezer beste gauzarik
Bakeak ez dau bardingarririk,
Naiz izan urre gorria,
Baldin bagagoz gerran nasturik
Etxaku aiñ pozgarria.
Gerra denporan bildurra danak
Dauke gitxi zeiñ asko daukanak,
Danik pobreena barriz,
Bake denporan bear ta lanak
Dauka kontentuz beterik.
Zorioneko bake dontsua,
Zeruetatik jatsitakua,
Zatxakuz orren ederra,
On guztietan aukeratua,
Ziñan etorri lurrera.
Da antxiñako esaerea,
«Osasunagaz naste bakea»
Dirala lenen guretzat,
Eurak bagarik Erregetzea,
Bere nai ez dot neuretzat.
Errege bere dabil artega,
Galdu bajako bake ederra,
Gau eta egun asmuan,
Nundik ekarri lengo senera
Zoriona erreñuan.
Baña Erria bake bakean
Gerra bagarik dagonean,
Pobrea txabolan bere
Bizi da atsegin bete betean
Izan ez arren Errege.
|
 |