 |
Iñazio eta semeak
Lur au itxirik, doa, bai doa,
Gorantz nire espiritua,
Dalako berau guztiz ariña,
Bizkor ta lau egokua;
Beingo batean bere azpian
Urrin largauta arranua;
Jaritxi gura leuskit bertatik
Zoriondunen lekua,
Non bizi jakun gloria artean
Zaldun bat Loiolakua.
Espirituak igo nai arren,
Gorputza daukat nagia,
Nok batigatzen deustan oraindik
Neure arima bizia;
Baña biotzau zelan daukadan
Gaur alegere jarria,
Izarraitz-peko seme bateri
Bertsoaldi bat barria
Kantauko deutsat dalako santu
Eta euskaldun garbia.
Euskeraz kantau nai deutsut bada,
O! Iñazio ederra!
Zure begiak egin daizuzan
Biurtu onuntz lurrera,
Zeure semeak dabiltzalako
Zoli baterik bestera,
Alan itxasoz, zelan leorrez,
Zabaltzen zeure bandera,
Ekarte arren bere azpian
Mundu guztia jartera.
Mundua dana gura leukie
Bandera orregaz menpetu,
Ama Eleixa Santa ez dedin
Ontzi bat legez ondatu;
Danok Kristogan bat egineta
Salbau dedin ta sendotu,
Orretarako ze armadea!
Egin zenduan moldatu,
Zelako soldau aukerakoak
Zuk, Iñazio, billatu.
Alkarren leian, zar eta gazte,
Doaz guztiak gerrara,
Dedar egiñaz: «Gure bearra
Jaungoikoarentzat dana da;
Bere gloria anditu dedin,
Goazen gu burruketara,
Goazen bai, goazen ill edo bizi,
Arrisku andietara,
Adiskiderik baga geratu,
Dedin Luzifer zitala.
Ditugun armak, dira Jesusek
Eskura emonikuak,
Bere soldadu gu gareala
Kantetan doguz bertsuak;
Gerraketara goazanean
Jo zelakoxe soñuak,
Baita galtzairu zorroztuakaz
Indarraz jaso besuak,
Eta irabazi arerioen
Kontra garaipen senduak.
Iñok jokatu nai badau gugaz,
Agertu baño eztauko,
Jaungoikoa guk badogu geugaz,
Nok gaitu azpiratuko?
Eta alanbere esetsitera,
Balitza norbait jagiko,
Berealaxe azartasun au
Ondotxo leuke pagauko,
Buruaustetik gaur Luziferrek
Eleukelako librauko.
Aup! egin eta urten begie
Luterok Alemanian,
Ingelaterran Enrikek eta
Kalbiñok bardiñ Frantzian;
Askotu bitez euren semeak
Arrokeria andian,
Ez buru ta anka, baña gaur dabiltz
Ganora lotsagarrian,
Mailluaz guk jo ditugulako
Danak buruen erdian.
Euren dotriñai ezelan bere
Ezkoaz iñoz parkatzen,
Katolikoen egi garbia
Jardungo gara ereiten;
Alper alperrik arantzadoiak
Bidean jakuz ipinten,
Ezpataz danak ebagi eta
Aurrera dogu jarraitzen,
Dragoeren bat azaltzen bada
Kurutzeagaz birrintzen.
Egur onegaz il bear dogu
Pistia donga guztia,
Suagaz erre, erne eztedin,
Bedar txar danen sustraia;
Eta tankean tankean ereiñ
Kurutzearen azia,
Beronen ezkur ederra izan
Dedin arimen jakia;
Bertan ill zana aurrera euren
Errege ta Agintaria.
Oneixek dira gure dedarrak,
Onexek gure asmuak,
Onexek gaitik nekau oi doguz
Goputzak eta buruak;
Mendi, atx eta basarteetan
Emon ugari pausuak,
Pillatze arren tegi batera
Ardi erratu galduak,
Osterantzean ondamendira
Doazalako gaisuak.
Ardi danakin nai dogu egin
Artalde on bat lurrean,
Danok ipiñi Leon amairu
Garren onaren mendean;
Bera dogula gure Burua,
Guk jarraiturik atzean
Bizirik danok Artzain bategaz
Berak zainduta bakean,
Estaldu daigun arerioa
Beiñ da betiko lurpean».
* * *
Entzun ditudaz Inazioren
Soldau zolien dedarrak
Badakit zelan parebagarik
Diran gerrari leialak;
Gañera asko itxasoetan
Direan legez ondarrak,
Direalako Iñazioren
Seme errotsu azkarrak,
Lurrak daukazan bost aldietan
Gaur eurak dira izarrak.
Ikusten dira beti egiten
Irabaziak aurrera,
Ameriketan, Ozeanian,
Afrikan bere ez atzera,
Europan eta Asian barriz
Ze frutu daben atera,
Danok guztiok dakigulako
Enoa luzatutera,
Onenbestegaz neure kantua
Gaur noa amaitutera.
Zergaitik ezin leikezalako
Iñazioren semiak,
Egin dabezan gauzak ipiñi
Zearo nire lumiak,
Orretarako bearko deutsa
Ekin nik baño obiak,
Euskalerriak badaukaz buruz
Argiak bertsolariak,
Ni ixilduta zarata egiñ
Begi gaur euren liriak.
Auspaztuten naz o! Inazio!
Isillik zure oñetan,
Semez aberats zaitudalako
Ikusten zeru goietan;
Danak dakustaz euren bearren
Sari andiak gozetan,
Ta irakurten bandera zuri
Zuk dozunean altzetan,
JAUNGOIKOARI EMON GLORIA,
Urregorrizko letretan.
|
 |