Ama Birjiña Arantzazukoaren laguntasuna
Gerrara zoaz, seme maite, ta
Ez aztu ama tristeaz,
Eroaidazu neure biotz au,
Bat bat eginda zeuriaz;
Badakit zelan burrukarako
Zoazan biotz andiaz,
Zaindu egizu gure bandera,
Daukazun odol guztiaz.
Zoataz ondo gerrara baña
Gero poz emon, nok niri?
Ill zareala ames eginda
Eingo naz beti jagi ni;
Eutsi semetxo mun einda jantzi,
Eskuplario eder ori,
Goix eta arrats errezetako
Abe Maria berorri.
Arantzazuko Birjiña orren
Irudi on kolkuan,
Nik bere dakat, eta zaindu nau
Beti premiña orduan;
Zu bere bardin gorde zaizala,
Batalletako kanpuan,
Balen txistua baiño besterik
Entzuten ez dan lekuan.
Semearen biurrerea
Banator ama, banator Ama,
Gerratik sano etxera,
Pozaren pozaz laztandu eta
Zuri esturak kentzera;
Gerra egin dot garaitu arte,
Soldadu onak bezela,
Amar kurutzaz kapote zar au
Ikusidazu bestela.
Eskuplario onexek ama
Bizirik nauka munduan,
Beronegaitik etxera nator,
Ikusten nozun moduan;
Bala batek bein bete betean
Bular au jote orduan,
Laprast ein eustan, zergaitik bal
Kontra Mariak aldauan.
Irudi onek ein euskulako
Mirari pare bagia,
Beroni utsik zor deutsagu gaur
Dogun atsegin andia;
Orduan amak beso biakin
Baturik bere semia,
Ots egin eban: bizi dedilla
Arrantzazuko Maria.
|