Besterentzat errez
Don Lorentzok birritan atzo limosnea
Agindu eustan eta gaur jorik atea,
Lagun zer deritxazu ak egin deustala?
Neskatxea agindu eskalleretara,
Ta arek laster bota nau Jaungoikoa lagun
Esanda berba orreik otz, motz eta illlun.
—Esaidazu garbiro Juan, bene benetan,
Laguntzen deustazuna iñoz premiñetan
Orri esaten jako berbea jatea?
—Bai, baña obeto da esan edatea,
Ez dalako mamin da azurdun gauzea;
Alanbere naiz dala bata zeiñ bestea,
Ez dau Jose merezi damurik artzea;
Baldin agintzen bada gauza bat birritan
Beiñ emotea aiña on oi da izan.
—Baña orrelan dala ziurra da ori?
—Askok diñoenean Txomin, badirudi.
—Orduan pesetarik ez eskatu niri
Pagauko deutsudala esan deutsut zuri
Ez birritan bakarrik baita geiagotan
Onezkero zagotaz zeu niri zorretan.
Kontsejua emoten barrez arpegia
Juanek eukan ta artzen illun bekokia:
Askotan izaten da emoten erreza
Norberentzat danean irunsten nekeza.
|