Begi txiki
Jose Luis eta Ana senar-emazteak
Antxina noz edo noz izanak gazteak;
Kapoe galantagaz bazkaltzen etxean
Egubarriz dabena, urtean urtean,
Baña, igaz aiñ baga baziran irago,
Ori zelan zan garbi esango dot gero.
Aurten bere jarraitze arren oiturari,
Diñotsa Jose Luisek bere andreari:
Gabon egun au, Ana, aurrera badoia,
Eldu jatzu ordua illteko kapoia,
Beragaz egin daigun bazkari bat ona,
Biarko egunari legez zor jakona.
—Jose Luis, badakizu dala andiegi,
Librak daukazalako urrean amabi;
Amar lagunentzako dalako naikoa,
Seme erranai daukat deitzeko gogoa;
Lautzuk senar emaztek naiz zortzi lagun jo,
Danok bete egingo gaitu aoraiño.
Gabon apal ostean jatsirik kortara,
Kapoe baga baña biurtu zan Ana;
Larriturik a otan ez aurkituteaz,
Eta igaz jazoa aurten jazoteaz,
Zer jazo ete jakon kapoiari bada?
Aixerien bat eldu ete jakon ara?
Iñola bere eldu jakon aixeria,
Baña, anka bikoa ta bera zolia;
Diñoenetik batzuk Txomin begi-txikik,
Zeñ ezaututen oraiñdiño gitxik;
Eztabenak sekula egaztirik asi,
Eztanak iñoz bere erosten ikusi,
Egubarriz kapoia bazkaltrzen ei dau jasi,
Amabien bat libra zeñek ei eukazan.
Alan larregi janda ei dabil geixorik:
Bizizturiaz tripak garbitu eziñik;
Ainbesteko pisua egazti ak beukan,
Jose Luisen kapoia izango ete zan?
Ezin esan daiket nik norena zan bera,
Baña, igaz jan eran ak Jose Luisena,
Txomiñek berak daukat isillik esanda,
Baña neure barruan gorden nengiala;
Beste baten bere ak esanik bardin,
Zelan kontu ixilla egin deutsen jakin;
Agaitik aurtengoa norena daben jan,
Itandu arren atzo esan nai ez eustan.
|