Indarra ta mañea
Ate bat luzaroan egoan itxita,
Eta alako baten abiau Benita
Egin zan, giltzeagaz bera zabaltzera,
Baña, ak ezin eban indarrez ezela;
Zergaitik zarrallea ugerraz egoan,
Ta giltzeak jirarik egiten ez eban;
Baña, abietan da aiztatxo gaztea,
Esanaz Benitari: zara kokolea,
Busti eban orioz laster zarrallea,
Bera legetxe bardin urrengo giltzea,
Sartu eban zulotik eta indar gitxi
Egiñagaz batera ak eban idigi.
Orduan ezauturik zelan san mañea
Indar andia baño sarritan obea,
Arrezkero kargea nik bere geiago
Darabilt burditxoan bizkarrean baño;
Burdia bere barriz askoz ariñago
Darabilt oriodun sillean badago.
Indarraren lekuan albada mañea
Dabena asmetan ez da burutik dongea;
Mañatsuak lagiña munduan ugari,
Tiro bategaz geunkez sarri illgo erbi bi.
|