Negarrezko iturri bi
(Amalauduna)
Euskal-parnason bart amesetan ni banenguan,
Eta eneban len baixen argi a ikusten,
Zuzi bizi bat len beti egon oi zan lekuan,
Koroia eukan kurutze baltz bat zan agertzen;
Ta begiratu egiñik zoli eukan aruan,
Lirio zuriz zein zan bakarrik konponduten,
Esnatu nintzan eta abiau pentsamentuan,
Nor ill ete zan nagabeturik buru austen.
Igarri neutsan buruz ezpanaz bere azkarra,
Zer esan gura eustan kurutze mingarriak;
Gizon aingeru onen bat zala ill zan izarra,
Zirealako lorak edurra duiñ zuriak;
Ta jakitean ill dala ill bai! apaiz Iñarra
Negar iturri biurtu jataz begi biak!!!
|