Legazpiren koroiari bizkaitar batek osto bat geiago
(Amalauduna)
Nik ere bear dizut zertxobait gizon argia,
Orain kantatu, gure izkuntza legunean;
Nai dizut oroigarri txiki bat utzi josia
Zuretzat ejo egin dan koroi galantean;
Zendualako fede bizi ta biotz aundia
Ugarte lasai eta zabalak menpetzean;
Filipinetan orregatikan zure gloria
Ez da itzali, eta aiñ gitxi Españian.
Zere gisako gizon argiak dira izarrak
Distiatzeko euskal-kondairan aiñ ederki;
Iñoiz illundu gaberik gure umanten garrak
Diradelako antxe egingo beti bizi;
Nola zeraten berriz aiñ asko Gipuzkoarrak
Osto au zuri zor izan dizut gaur Legazpi.
|