Luzea laburtzea
—Il dalako gazterik Josetxo Altuna,
Patxi aguro joan da beste mundura;
Amar urte eukita oraindik bakarrik,
Ene Jesus! maitea, orretarikorik!
—Mari, atzo goixean belozipeduan
Zelan joian beruntza begira nenguan;
Aixea bera baño joian ariñago,
Ainbestekorik ez dot ikusi gaurdaño,
Non alboruntz eginda zakosta batera,
Jausi ta amasarik ez eban atera.
Ain da bizkorra eze sarritan atzera
Tramanku orrek isten ikusi dot trena;
Mari, ezta miran Josetxok eitea,
Beste mundura laster biaje luzea.
Bai, oso ta asko dira gaur aurrerapenak
Baña kobretan dabez daukezan onerak.
|