Negu-agura zar buru zuria
Agura guztiz zantar, erkin, zital bat,
Negua deritxona, gaur da agintari;
Arpegiz baltz, zikin ta izurtsu izan arren
Nai ta ez obeditzen deutsagu berari.
Bizi da basamortu bakartsu illun baten,
Otzen otzaz agiñak jakoz dantzatuten;
Malko gogortuakaz labanduten dau lurra,
Txistu izoztuakaz gañera loituten,
Eguzkia guztizko gitxitan ikusten dau,
Begiraturik zear toki urriñetik;
Gaba eguna baño geiago dau ametan,
Ez dau aldendu gura leku añubetik
Bere arnasea da zorrotz, miñ, illgarria,
Zurretako lurrunaz nai nor dau bildurtzen;
Bizi da dardar leitan, orria aisetan legez,
Urak bere putzagaz arri dauz biurtzen.
Sustraiak dirudie bere zanko zimelak,
Errama igar batzuk bere beso meiak,
Arte zaill guztiz zar bat gorputza aiñ sikatuak,
Zati guztiak daukaz ganora bagiak.
Ikusgarri aiñ ezaiñ ta onen itxusiak,
Ama sortitza dauka oso tristetuta;
Jantzi berdeak deutsaz kiskaldu surik baga,
Narru gorriz itxi dau leitan alatuta.
Billox dakusanean burla geiagorako
Agurra arek deutsa eioten kapea,
Kolore ederduna; baño berotuteko
Jaunak ez eban egin alako trastea.
Zeinbat lodiago dan estalki zuri on
Deituten deutsaguna Bizkaian edurra;
Ainbat beraganako zugatzik mardoenak
Biotzeraño dauke sarturik bildurra.
Agura maltziñari otuko balitxako
Ulle dana ebai ta onuntz botatea,
Errez gertau leiteke bere pisu andiaz
Zugatzak beso baga asko geratzea.
Eta, nun ete dira udako lora polit,
Ainbeste fruta mota nun dira sartuak?
Zorionean dagoz nunbaiten ezkutaurik,
Kiskalduko zituan bestelan neguak.
Ez dago jakin baño satorrak bildurturik
Lur barruan noraño direan sartuten,
Txindurritxoak aurrez egindako etxean
Pillatutako janaz gaur dira zaillduten.
Erle burrundari bat orain ez da sometan,
Ondotxo ostendurik dagoz erlautzean;
Udan batu ebezan loratxoai eskerrak,
Osterantzean larri biziko zirean.
Txori buru ariñak laguntza billa dabiltz,
Baña ez deutse bere jaramonik eiten,
Dalako Agure au arrizko biotzduna,
Gaixoak isten ditu lazerian illten.
Aiñ da gogorra eze pobre guztientzako,
Oneek ikusten dira gaur asko negarrez,
Garrasiz ta uluka ill dedilla Negua,
Eta bizi dedilla Udea deadarrez.
|