 |
Bi miñ
—Jose egun guztian
gaur erdi negarrez
zu ikusirik nabill
neu bere naibagez;
matrallan eskuagaz
zer dozu ai! enez?
aterata agiñen bat
ausaz zagoz miñez?
—Nik agiña nai, baña
ez deuste atera,
ezpada ogerleko
zuri ta ederra;
eta len agiñean
neukana utsik miñ,
bigarren miña deuste
patrikaran egiñ.
|
 |