 |
Umilltasuna eta arrokeria
Lenengoa da andia,
Bigarrengoa txikia,
Alkarren desbardiñak,
Bata birtute zuzenak
Bestea griña okerrak
Diralako egiñak.
Arek nai dau beera jatsi,
Izan arren berez andi,
Onek nai dau bestera,
Orresegaitik mundua
Ta bere bizi modua
Dakustaz goiaz beera.
Agaitik neban ikusi,
Edo buruz irakurri,
Oraingo komedia,
Egiaz ez da jazua,
Benetan ez gertatua,
Baña da irudia.
Nun dan garbiro ikusten,
Nun biziro azalduten,
Zeñ dan on, zeñ okerra,
Zeñ ipuiñ izanagaitik,
Berba neurtuz orregaitik,
Nua eskribitzera.
Erregetzat nai ebela,
Deitu eben beiñ batera,
Lorak igazko udan,
Klabel bat txito dontsua
Ta birtutez apaindua
Ikusi ebenean.
Zerren Errege antzera
Jaiokeratik soñera,
Eukan granaz josia,
Gañera buruan oso
Iñotzezkoa donoso
Koroe bat argia.
Lorarik onenak eutsen
Itzal andi bat artuten,
Sartaiseak agurtu,
Bedarrik usaintsuenak
Eztitsu ta bikaiñenak
Gura eben serbidu.
Alan ikusi zanean,
Nagusi danen gañean,
Artu eban ustea,
Lorarik egokiena
Birtutez apainduena
Andratzat artutea.
Zabaldu zan dierrira,
Berealaxe guztiaa,
Zertan Errege joian,
Lora askok zelan jakiñ,
Arrotuten buruakin
Laster abiau ziran.
Zeñ baño zeñ ederrago
Eutsen guztiak erago,
Ziztrintxoenak bere,
Buruak jaso egiñik,
Zarden zuzen eregirik
Jarri ziran dotore.
Erregiña izatera
Nai izan moduren batera,
Dotoreturik igo,
O lora buru ariñak
Orrelako alegiñak
Uts deutsue urtengo!
Errege bere kortiaz
Bajoain erabilliaz
Bazterrak erresuman,
Nun illunkera batean
Gorderik lora artean
Loratxo bat dakusan.
Zeñek eutsan biotzean
Malluka baten antzean,
Egiñ alako malla,
Baita itanduten dotsa
Ezin eroanik poza
«Loratxoa nor zara?»
* * *
Zertan zagoz añ ixillik?
Zertan egin baga itzik?
Zertan zara estutu?
Zertan zuk bildurtu baga?
Zertan dakizun erara?
Zertako ez mintzatu?
Loratxoa izuturik
Aurkitzen zan mututurik,
Asmau eziñik itza,
Alako batean nekez
Erdiak esan eziñez
Onelantxe dirautsa.
* * *
«Ni naz bai bioletea,
Loratxo bat umilldea
Ene Jaun itzaltsua,
Nago emen ezkutuan,
Garbi ta umill munduan,
Gorde nairik burua.
* * *
—«Sinisten dot zareala
Birtutetsua zu bada,
Bioleta umilla,
Orregaitik Erregiña,
Nai zaitut jarri egiña
Zatorkit jauregira.
Puskatxo bat au entzunik
Geratu zan nasaiturik,
Alanbere begiak,
Lurreruntza biurturik
Erdi itxi ta baturik,
Eukazan lotsaz biak.
Zenbat zan au umillago
Aurkitzen zan itsuago,
Beragaz Erregea,
Orra nun daben zabaltzen
Aixe bigun batek laster,
Nogaz zan ezkontzea.
Esanaz Errege, ala,
Umilltasunak ebala,
Bioletatxoagana
Etsigi ta zoratu.
Urrengoko egunean,
Edo biaramonean,
Katolikoen legean,
Zala eingo ezkondu,
Lora arroak zirean,
Orduantxe umilldu.
Ezagutu eben bada
Arrokeria zitala,
Gorrotagarria zala,
Eta andik aurrera,
Izango zala obea,
Aurkitzeko suertea,
Ezkutuan bizitea,
Bioleten antzera,
Itxirik alde batera
Piesta ta plazea.
|
 |