Neskatilla baten eriotzako agurrak
Neure adiskide On Ezekiel Etxebarria euskaldun jakintsu andiari
Agur o! zemendiko aurrenengo eguna,
Eguzki motelagaz zareana gorde;
Agur, zuk egitean jaubetu jat illuna,
Geiago goix gozoak poztuko enabe.
Agur o! uda eder amaitu ziñeana,
Bear ziñean aña ezin neurtiztua;
Agur, udazkenetan zatozan urakana,
Egan eroateko orri igartua.
Agur, loratxo polit usaiñ onak opaka,
Bizi ziñeenak atzo kolkoak zabalik;
Agur, txori zoliak egunari dedarka,
Zenbiltzenak goixetan ni esnatu nairik.
Agur, mundu zoroa, agur deutsut egiten
Niretzako ez dozu gaur balio ezer;
Zerren oraiñ niñoian bizitera asiten,
Eta uste guztiak urten deusten oker.
Agur o! etorkizun eskintsariz betea,
Agur edertasuna, agur ondasunak,
Agur o! Mariaren alabazko taldea,
Agur, bertako nire dontzella lagunak.
Agur, familiako maitetasun gozoak,
Agur, amatxo zure laztan atsegiñak,
Agur, aita maitea, aizta ta nebatxoak,
Agur, jolas pozgarri zuekaz egiñak.
Agur, agur banoa, banoa bai, betiko,
Banoa, baña noa, beti iraunera;
Banoa, baña, enaz atzera etorriko,
Ama biotzekoaz bizi izatera.
Arbolatik gaur jausten diran orri igarrak,
Legez ama zugandik noa jausitera;
Emon deust uste baga gazterik ill bearrak,
Orbel bat legez noa auts biurtutera.
Ez egizu amatxo, ainbeste negar egiñ,
Agertuten jat beste ama bat obea;
Gorputz au osatuten zuk deustazu alegiñ,
Ak zoriondu nai deust baña arimea.
Zu itxita, agana noa ama samiñdua,
Ak gozatuko deutsu gaurko zure mina;
Gorputz au largetan dot, anime au banua,
Gozetara zeruan bai, Ama Birjiña.
* * *
Loratxo baten gisan, sameak akatzean,
Neskatilleak eban makurtu burua;
Zemendian orriak igarrak jausitean,
Agertu eben danak ill aren damua.
|