Urte zar oni
(Amalauduna)
Agur, zuri urte bazoaku zana
Agur, sekulako deutsut egiten,
Agur, zu joanik gelditzen naz bada
Urte bat zarrago eginda emen;
Urte bat lenago daukat ill bearra,
Une bat denporan orain dot galtzen,
Urte bat galduta, urte galdu dana.
Eriotzeak deust beraganduten;
Urtez ni zartzen naz, gaztetu bestea,
Ak dau metatuten kendua eni,
Eta azkenean egiñ oi dau beti,
Urteak kenduaz bere legea,
Urteak oztuta isten nabela ni,
Urte ta bizitza biak bagea.
|