Euskera zale andi baten eriotzeagaitik
(Amalauduna)
Indarrak asko galduaz doa Erri maitea,
Bere umeak beste mundura asko doaz;
Minberaturik aurkietan da gure Euskerea,
Ezin azturik desagertu dan erritarraz;
Aurrera doa goiak artuaz ai! erderea,
Gu bere aurrera, geitu ez baña gitxituaz!
Aiñ da andia gure Amaren atsekabea,
Ain seme leial aurten Ziburun ill jakonaz.
Zeñek ornidu egingo deusku bere lekua?
Aren oñatzai zeatz ta zintzo nok jarraitu?
Nok eskribidu gure berbeta atsegintsua,
Ak eban legez ipiñiagaz aiñ goratu?
Testamentu zar eta barria euskeratua,
Duvoisin zanak lana eginik da geratu.
|