Kanpanilla-lora zuriari
Arbolak billox narru gorrian dagoz oraiñdik,
Marti illaren asierako egunean;
Kanpoa bere ez da oraindik asko abiau
Bizkortu eta pozgarritzera azalean;
Baña alan bere, Eguzkiaren errañu batek
Ikusi dot nik egun sentian ikutzean,
Batu baturik eukan kolkoa kanpanilleak,
Berealaxe zabal ipinten zan bestean;
Esan gurarik aurkitzen dala negu zitala,
Ill bear eta, estu baña ill eziñean.
Lora kolorga bakarlekuko onek dirudi,
Dala guztien aurretik jaio egin dana;
Txantxangorria txorrotxioka datorren legez,
Iragarriten Udabarria laster dala;
Ongi etorri zaite lenengo lora zuria,
Jarraitu beie zure atzetik urrenguak;
Apainduagaz landak, basoak, baita mendiak,
Zeintzuk daukazan negu gogorrak billostuak.
|