 |
Danok bizi nai
—Praisko, zer egin dozu
Larogei urtegaz?
—Bizitzea luzatu
Lapurreta askogaz.
—Zelan izan leiteke
Gauz ori egia?
—Zergaitik juezaren
Dodan setentzia,
Kartzela onetantxe
Berrogei urtean
Lotuta egoteko
Kirrillo artean.
—Ta gertetan bajatzu
Lenago illtea?
—Juezaren izango
da uts egitea.
—Arena uts egiña
Eta zer zurea?
—Nai baño len kirrillo
Baña goratzea.
|
 |