Goian ta beian
Eguzkia bajoian igoagaz gora,
Ni bere baniñoian baita Anbotora,
Txun txurrera elduta zapatai begira
Asi ta esan neban: asko galdu dira;
Baita erantzi neban kapela ariña,
Lasto leun ederragaz egoki egiña;
Eta a ikusirik dotore oraiñdik,
Oñetakoak legez maiztu ein bagarik;
Buruak emon eustan andik zapatara
Egoala goibera andi, ez txikarra,
Batzuk serbitzen dabe oñetan lurrean,
Besteak lekurik dan onen gorenean;
Leortu bekokia ta atzera buruan
Kapelea ipiñi eginda beinguan,
Zoraturik begira inguru danera
Niarduan zalako ikusgei ederra;
Ketu bere puru bat baita an neban nai,
Zeñek sutu eragin baña posforoai?
Ebillalako aixe me zorrotza egan,
Putz egiñak goietan beti daben eran;
Baña alako baten dator errimea,
Nok ostuta eroan eustan kapelea;
Zapatak barriz neugaz ekarri aldean,
Nebazan, ta daukadaz gaur bere soiñean.
|