 |
Ate aña maratill
—Felis, zelan ez dozu
Gaur igo mendira?
Bazkariaz lagunak
Danak an badira?
—Gerriko umoreak
Zelan nauken makur,
Jatsitean jausteko
Nintzalako bildur.
—Felis, euritarako
Ain zabal orregaz
Erromeria, zelan
Zoaz bero onegaz?
—Eguzkiak kiñatu
Ez daiztan burura,
Ta euriari badator
Egiteko burla.
—Felis, zer deritxazu
Aurtengo artuak,
Ez dira goisegitxo
Izan jorratuak?
—Entzun dot nik sarritan
Jagiai goixetik,
Jaungoikoak deutsela
Laguntzen zerutik.
—Felis, damuz entzun dot
Artoai sustarrak,
Aurten jan deutsezala
Ez gitxiri arrak.
—Pobrearen oñean
Beti oi da narra,
Buruz etzan au esan
Ebana makala.
- Felis, zer diñostazu
Neguko aldean,
Pobrearentzat zer da
Udea lurrean?
—Esaera zar batek
Diñosku udea,
Dala atorrea ta
Gañera gonea.
—Felis, neguan bere
Pobre gisajorik,
Baña itxi dan Jaunak
Iñoz deslaiturik?
—Esaereak diño,
Ak, otza noraño,
Dakiala emoten
Kapea araño.
—Felis, eneban uste
Juan, ospitalean,
Illgo zanik, ak eukan
Semeaz etxean.
—Bera bere bizi zan
Semea legetxe,
Baña aita ill jakon
Etxe orretantxe.
—Felis, agiñik ez da
Ezin dot ezer jan,
Biziteko badaukat
Aurreruntzean lan.
—Ezpadaukazuiya
Bapere agiñik,
Agaitik ez daukazu
Euretako miñik.
—Felis, ni neu izanda
Etxean tronkeru,
Suiñak, ez deust bada
Egin gura buru?
—Esan zan, etorriko
Dala kapokua,
Aterako dabena
Berak etxekua.
—Felis, enekian nik
Ziñala aiñ argia,
Zuri entzuten nago
Kokorik jarria.
—Jakingo balitz non dan
Ziur urre miña,
Asko litzake laster
Aberats egiña.
—Felis, joana gaitik
Lurrean nai nora,
Ez bizitea, zelan
Da iñon gustora?
—Ez dalako mundua
Zorion lekua,
Eta bai, arantza ta
Larrosaz nastua.
—Felis, edozein puntu
Nik jo arren zuri,
Erantzuten dakizu
Obeto zuk neuri.
—Adiskidea, jarri
Ezkero atea.
Ez da maratilla bat
Dagokan gauzea?
Bestetan obeto da
Bat egon lenean,
Ez ate ta maratill
Aixien mendean.
|
 |