Gurasoentzat gomutagarria
1898ko zezeillaren 4an Albinatxo Gabiola
ta Milikuari lenengo urtea beteriko egunean
Gaur urte bete zure etxean
Agertu ziñan izarra,
Zuri begira zoratzen dira
Pozarren aita ta ama;
Zarealako euren biotzen
Maite, kutun ta laztana;
Zarealako euren atsegiñ,
Ta gozotasun bakarra,
Illgo baziña begietan noz
Geratu biai negarra?
Egun bat legez, irago jakez
Irureun baño geiago;
Mundura agertu ziñan ezkero
Eurentzat gaurik eztago;
Zure etxean ez da gozetan
Gaur beti eguna baño;
Zure begiak direalako
Izarrak baño izarrago,
Zelan zu aztu o! Albinatxo
Aitamai noz zinan jaio?
Gaur legez urte askotan izan
Zaite etxeko gloria,
Daukazulako zerutar baten
Antz ta irudi bizia;
Urregorrizko ulleak dozuz,
Larrosazkoa arpegia;
Egoak goian itxita aurki,
Zara lurrera jatsia,
O! aragizko aingeru eder
Albina zoragarria!
1898ko zemendiaren 15an
ill zan Albinatxoari
Aurkitu baldin bere ezpaneban
Nik kantetean zugaiti,
Bertan egoak itxita jatsi
Ona ziñala Zeruti;
Aurkitu neban baña zer eingo
Zan zure etxean ikusi,
Illten bazinan atsekabea
Eginda bertako nausi;
Zure aitamak beti negarrez
Bearko ebela bizi.
Ederregia ziñealako
Nik artu neutsun billdurra,
Bizilekutzat ezetorrela
Zuretzat egoki lurra;
Nire bildurrak oraiñ dirudi
Zala benetan ziurra,
Ta apurtu arren aitari legez
Amari biotz samurra,
Negarrez biak urtzen itxita
Iges deutsezu zerura.
Ikusitean zala mundu au
Sentimentuzko erria,
Igarri zeuntsan au egoala
Danau arantzaz josia;
Eta bakarrik zelan guztetan
Jatzun alegerentzia;
Urte bi baño len nai zenduan
Eten ekizun bizia;
Izan zintezan igorik gora
Zeruetako txoria.
Bai, Albinatxo, jaritxi dozu
Gura zenduan guztia,
Jaritxi dozu beti berderik
Loratsua dan Erria;
Jaritxi dozu or izatea
Egazti kantalaria,
Kerubiñakin naste emoteko
Jaungoikoari gloria,
Amairik baga bizi dalako
Bertantxe udabarria.
|